Nortzuk gara

MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

MISIOA

Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofiziala, barne egitura eta funtzionamendu demokratikoa dituen Zuzenbide Publikoari dagokion korporazio bat da, zeinen helburua Gipuzkoako Lurralde Historikoan farmazialari profesional elkargokideen ordezkaritza eta defentsa izango den, gizartearen interes eta behar orokorrekin bat etorriz.

Horretarako hiritarren eta komunitatearen osasuna sustatzeko lagungarriak diren praktika egokia, deontologia eta farmazia lanbidearen aurrerapena bideratzeko jarduerak garatzen ditu.

IKUSPEGIA

  • Gipuzkoako gizartearen beharrekin eta eskariekin konprometituta dago farmaziako laguntzari dagokionez.
  • Elkargokideek biziki baloratzen dituzten zerbitzuak ematen ditu.
  • Proaktiboa administrazio publikoekin, erakunde profesionalekin eta bestelako erakunde edo elkarteekin dituen harremanetan.
  • Gipuzkoako Farmazia Bulegoetan aldaketak eta berrikuntza teknologikoa zuzentzen ditu, eraginkortasuna hobetzeko eta hiritarrari zerbitzu onena emateko.

BALIOAK

Prestakuntza

Erakundea bere osotasunean jardueren betekizunean ahalik eta trebakuntza mailarik onena lortzeko ahalegintzen den giza taldearen etengabeko prestakuntzan inplikatuta dago.

Jarrera irekia, zerbitzu izaerakoa

Elkargokideek, beste profesionalek eta hiritarrek planteatutako beharrak eta eskariak asetzea hala nola beste Elkargo eta erakunde batzuekin kolaborazioa sustatzea ditu helburu.

Gardentasuna

Farmazialarien elkargoko erakunde ordezkari modura elkargokide guztientzat eskura jartzen ditu bere jardueraren gardentasuna bermatzeko baliabideak.

Praktika egokiak

Hiritarren eta komunitatearen osasuna sustatzeko lagungarriak diren deontologiara eta farmaziako lanbidearen aurrerapenera bideratutako jarduerak garatzen ditugu.

  • Kanpo eta barne ikastaroen garapena laneko eta lanetik kanpoko ordutegian.
  • Ezagutzen bateratze-lana
  • Erantzunen azkartasuna eta kalitatea.
  • Konfidentzialtasuna
  • Kolaborazio programak
  • Batzordeak
  • Kontuen zentsura
  • Bilerak
  • Buletin, aldizkari, Webgune bidez transmititutako informazioa
  • Ikuskaritza deontologikoa
  • Programen sustapena lanbidearen aurrerapenerako (farmaziako arreta, etab.)

Registration

Forgotten Password?

 

Premiazko sendagaien eskaera aktiboak daude

Zerrenda ikusi