Donostia Lagunkoia Jarduketa Planaren esparruan garatzen den ekimena da, zein halaber Munduko Osasun Erakundeak (OMS) sustatutako Adinekoen Hiri Lagunkoien sarean dagoen. Hiri Lagunkoien sarearen helburu nagusia hiriaren izaera lagunkoia hobetzean datza, adinekoen bizi-kalitatearen hobekuntza bilatuz.
Donostia Hiriaren Plan Lagunkoiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen..
Mendebaldeko gizarteen paradigma demografikoa populazioaren pixkanakako eta ageriko zahartzeagatik bereizten da, babesten dena, beste faktoreen artean, bizi itxaropenaren hedapenarekin, jaiotza-tasa urriagoekin eta amatasun berantiarrarekin. Donostiako hiria biztanleriaren zahartze honen adierazgarri egokia da, 65eko edo urte gehiagoko % 20,7 portzentajearekin (bost donostiarretik bat) (EUSTAT, Biztanleria errolda, 2010).
Donostia Hiria Lagunkoiaren plana 8 eremutan banatzen da, horietako baten ardura GIZARTE ZERBITZUAK ETA OSASUNA izanik.
Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialak partaidetza prozesu bat garatu zuen Donostian Farmazia laguna edo lagunkoia kontzeptuaren eraikuntza kolektiboa sustatzeko, adineko, farmaziako erabiltzaile, farmazialari komunitario, enplegatu publiko, profesional sozial eta sanitarioen partaidetza prozesu baten bitartez.
Lan-prozesua balio ezberdinen inguruan oinarritu zen, helburua izanik hiriaren eraikuntzan adineko pertsonen partaidetza aktiboa sustatzea eta farmazien rol sozio-sanitarioa komunitatearen zerbitzura jartzea.
Horrela, farmaziak lagunkoiagoa, sozialagoa, konprometituagoa eta inplikazio gehiagokoa izan nahi du eta konpromiso batzuk hartzen ditu tratu pertsonala, eremu fisikoa, farmazia zerbitzua eta arreta profesionala zaintzeko.
NOLA BEREIZI FARMAZIA LAGUNKOI BAT?
Berri honen goialdean ezarritako bereizgarriagatik bereizten dira. Eta Farmazia Lagunkoira ongi etorria emateko alfonbra txikiengatik. Gainera, triptiko batzuk jartzen dizkizu eskura zeinetan ekimenaz gain farmaziak hartutako konpromisoak azaltzen diren.
Farmazia Lagunkoien zerrenda ikusteko sakatu hemen.