LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA
Gipuzkoako banatzaile farmazeutikoak telefono bidezko arretarako teknikari bat behar du bere sailerako. Bezeroari begira lan egiteko bokazioa duen pertsona bat bilatzen dugu, telefono bidezko arretan esperientzia duena. Antzeko lanpostuetan izandako esperientzia baloratuko da, baita ezagutza farmazeutiko jakin batzuk izatea ere. Kontratua aldi baterakoa izango da hasieran, eta luzatzeko aukera egongo da, pertsonaren balioaren eta enpresaren beharren arabera.
FUNTZIOAK
– Telefono bidezko kontsultei erantzutea
– Fakturak egiaztatzea.
– Eskaeren kudeaketa
– Gorabeherak kudeatzea
– Telemarketina
BALDINTZAK
Farmaziako gradua edo farmazia eta parafarmaziako teknikaria.
Bezeroei arreta emateko esperientzia.
Tresna ofimatikoak maneiatzea (Excel, Word, etab.)
Euskara menderatzea
BALORATUKO DA
Taldean lan egiteko gaitasuna
Proaktibitatea
Bikaintasunerako orientazioa
Merkataritza-orientazioa
Jarrera erabakitzailea
Curriculuma helbide honetara bidali nahi baduzu: ialbarran@dfgip.es
Comments are closed.