Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumen Sailak, atzerrian dauden enpresa/erakundeetan praktikak egiteko GLOBAL TRAINING izeneko beka-programa jarri dute martxan:
- Enpresa/erakunde atzerritarretan 6-12 hilabetez praktika profesionalak egiteko programa.
- 30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa
- Ezagutza arlo desberdinetarako eskaintzak: arkitektura, artea, zientziak, ingenieritza, ekomomia, komunikazioa eta beste asko.
- Era askotariko enpresa eta erakundeak hartzen dute parte: arkitektura estudioak, start-ups, unibertsitateak, museoak, aholkularitza-enpresak, Nazio Batuen Erakundea…
- Deialdia irekita: 2023/07/21-2023/09/22
- Ingeleseko maila eskakizuna herriaren eta proiektu bakoitzean eskaturikoaren arabera izango da. Irailaren amaieran froga bat antolatuko da.
- Kurrikulumak aztertu eta gero, irailan elkarrizketa pertsonalak egingo dira.
- Praktikak azaroan, abenduan edo urtarrilean hasiko dira.
Bete beharreko baldintzen, bidali beharreko dokumentazioaren, epeen eta eskaintzen informazioa eskuratzeko:
https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/global-training-bekak
Comments are closed.