OEEk urtero egiten duen Osasun Biltzarraren berri eman nahi dizuegu. Aurtengo biltzarra urriaren 25ean izango da Zornotzan.
Aurtengo jardunaldirako aukeratutako gaia “Botiketatik haratago” izango da. Gaixotasunak arindu eta sendatu nahi ditugunean, osasun arloko profesionalek errezetatutako sendagaietan konfiantza izaten dugu. Hala ere, kasu batzuetan, botika horiek ez dute lortzen sintomak sendatzeko edo arintzeko hasierako helburua. Ezin ditugu alde batera utzi zenbait faktore, hala nola eguneroko bizitzaren medikalizazioa, gaixotasun berriak sortzea, defentsa-medikuntza gero eta ohikoagoa egitea, espezialitate medikoak zatitzea, biztanleria zahartzea eta prozesu kronikoak areagotzea. Esandako guzti honek biztanleria sendagaien eraginpean egotea eragiten du.
Ongizate integrala botiketatik haratago doa. Topaketa, eztabaida eta motibaziorako gunea izan nahi du biltzar honek. Jardunaldi hau aukera bat da denon parte hartzea sustatzeko, gehiegizko medikalizazioaren arazoari aurre egiteko asmoz.
Bi mahai-inguru eta hitzaldi bat izango ditugu:
1. Min kronikoari aurre egiten
2. Betiko gaixotasunak polifarmaziatik kanpo
3. Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea
Eta tailer bat ere izango da:
1. Depreskripzioa
Bitartean, dagoeneko zabalik dago ahozko komunikazioak (hobetsita) eta posterrak aurkezteko epea, abuztuaren 31ra arte.
Egitaraua eta komunikazioak egiteko jarraibideak: hemen
Argibideetarako: 944 00 11 33 / oee@oeegunea.eus
Comments are closed.