Elkarlan 2021 Sarien zazpigarren deialdia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, herritarren parte-hartzea eta balio publikoaren kogenerazioa sustatzeko. Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztutako proiektuei 4 sari emango zaizkie, bakoitza 9.000 eurokoa, betiere osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntza-kulturarekin, gizarte-kohesioarekin eta erabaki publikoetan parte hartzearekin lotutako gizarte-erronkei erantzuten badiete. Hilabeteko epea dago proiektuak aurkezteko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027607
Oct
22
Comments are closed.