ELKARGOAREN LABORATEGIA

ELKARGOAREN LABORATEGIA

Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofizialean (GSE) kosmetikoen analisi mikrobiologikorako laborategi bat dugu, kosmetikoak egiten dituzten enpresa kosmetikoei eta farmazia komunitarioei zerbitzua ematera bideratua.

Kosmetikoak fabrikatzen dituzten enpresa guztiek, Euskadiko farmaziek barne, analisi mikrobiologiko bat egin behar dute fabrikatutako kosmetikoko lote bakoitzeko, 1223/2009 (EE) Erregelamenduan ezarritako eskakizunak betetzeko. Analisi horretan, bakterio aerobio mesofiloak, legamiak eta lizunak zenbatu eta mikroorganismo patogenoak zehaztu dira.

GSEren laborategian analisi horiek guztiak egiten ditugu, farmazien beharretara egokituta, eta eskatutako analisien emaitza azkarrak eskaintzen ditugu, GSEko kide diren farmazialariei bereziki murriztutako tarifekin.

Informazio gehiago: 943 42 91 14

INFORMAZIO-DIPTIKOA

Registration

Forgotten Password?

¡¡¡Últimos días!!! Reserva tu plaza en las reuniones zonales profesionales

Izen emateko azken egunak!!! Egin erreserba zonaldeko bileretan

Inscripciones aquí

 

Premiazko sendagaien eskaera aktiboak daude

Zerrenda ikusi