Jun 15

GLOBAL TRAINING 2022 BEKAK: ATZERRIAN PRAKTIKAK EGITEKO PROGRAMA

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumen Sailak, atzerrian dauden enpresa/erakundeetan praktikak egiteko GLOBAL TRAINING izeneko beka-programa jarri dute martxan:

• Enpresa/erakunde atzerritarretan 6-12 hilabetez praktika profesionalak egiteko programa.

• 30 urtetik beherako gazte tituludunei dago zuzenduta. Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza (errolda agiria), gutxienez urtebetekoa

• Ezagutza arlo desberdinetarako eskaintzak: arkitektura, artea, zientziak, ingenieritza, ekomomia, komunikazioa eta beste asko.

• Era askotariko enpresa eta erakundeak hartzen dute parte: arkitektura estudioak, start-ups, unibertsitateak, museoak, aholkularitza-enpresak, Nazio Batuen Erakundea…

• Deialdia irekita: 2022/06/15tik 2022/07/18ra

• Eskatzaileek graduaren titulua izan behar dute “elkarrizketa prosezua” bukatu baino lehen (urriaren hasieran utxi gorabehera). GAL irailan aurkeztuko dutenek izena eman dezakete, baldintza hau betetzen badute.

• Ingeleseko maila eskakizuna herriaren eta proiektu bakoitzean eskaturikoaren arabera izango da. Uztailaren amaieran froga bat antolatuko da.

• Kurrikulumak aztertu eta gero, irailan elkarrizketa pertsonalak egingo dira.

• Praktikak azaroan, abenduan edo urtarrilean hasiko dira.

Bete beharreko baldintzen, bidali beharreko dokumentazioaren, epeen eta eskaintzen informazioa eskuratzeko:
https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/global-training-bekak

Registration

Forgotten Password?

 

Premiazko sendagaien eskaera aktiboak daude

Zerrenda ikusi