Titularraren nortasuna
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Sozietateko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatuari jarraiki, jakinarazten dizugu https://www.cofgipuzkoa.eus helbidea (aurrerantzean Webgunea) GIPUZKOAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALAK erregistratu zuen domeinu bat dela (aurrerantzean titularra, erakundea edo Elkargoa); IFK: Q2066002C eta helbidea: PRIM KALEA, 2 1. a, 20006, DONOSTIA, GIPUZKOA, Telf.: 943429114 E-mail: cofgipuzkoa@redfarma.org,
Orrialde hau informatzailea da, esklusiboki erabilera pertsonalerako, bere helburua izanik eskainitako zerbitzuak publiko orokorraren artean errazago barreiatzea. Webgunerako sarbidea, hasiera batean, doakoa da, Webgunearen bidez eginiko produktu edo zerbitzuen kontratazioa kontraprestazio ekonomiko baten truke egiteko aukerari utzi gabe.
Era berean, jakinarazten dizugu Datuen Babeserako Ordezkari (DPD) batekin kontatzen dugula Elkargoko datuen babeserako araudia betetzen dela zaintzeko. Gure DPO/DPD-rekin kontaktatzeko datuak ondorengoak dira:
OSASUN AURREIKUSPENA, ZERBITZUAK ETA AHOLKULARITZA, S.L.U
GENOVA KALEA, 26
28004 MADRIL
Telefonoa: 914311244
Email: protecciondedatos@grupopsn.es
Baldintza hauek GIPUZKOAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALAK Interneteko erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen duen https://www.cofgipuzkoa.eus URL orrialdearen erabilera baimendua arautzen dute. Baldintza orokor hauen bidez Elkargoak dohainik eskaintzen duen Webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen dira, baldintza berezien arabera arautuko diren zenbait eduki zehatzetako harpidetza baldintza bereziei utzi gabe.
Webgunearen edukiak ikustea, inprimatzea eta partzialki deskargatzea baimentzen da, soilik eta esklusiboki ondorengo baldintzak betetzen badira:
Webgunearen helburuekin bateragarria izatea.
Esklusiboki erabilera pertsonalerako eta pribaturako informazioa eskuratzeko asmoarekin egitea. Erabat debekatuta dago merkataritza edo banaketa, komunikazio publiko, eraldaketa edo deskonpilazio helburuetarako erabiltzea.
Webgunearen erabilera zuzena egiteko obligazioa
Erabiltzaileak bere gain hartzen du konpromisoa webgunea behar bezala erabiltzeko eta ez erabiltzeko jarduera debekatuen edo fede onaren eta antolamendu juridikoaren (zentzu adierazgarri eta ez exhaustiboan) kontra doazen jardueretan edota kalteak eragiteko asmoz arduradunaren, bere hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisikoetan eta logikoetan, sarean birus informatikoak edo arestian aipatutako kalteak eragin ahal dituzten bestelako sistema fisikoak edo logikoak ezartzeko edo barreiatzeko, alde batera utzi gabe pertsonen, jabego eskubideen eta hirugarren bati dagozkion bestelakoen ohorea, intimitate pertsonala edo familiakoa kaltetzen edo urratzen dituzten haiek guztiak, hirugarrenen edukien edo irudiaren transmisio, hedadura, biltegiratze, eskueran jartze, harrera, eskurapen edo sarbide ekintzen ondorioz; konpetentzia desleialeko eta legez kontrako ekintzak burutzea edukien transmisio, hedadura, biltegiratze, eskueran jartze, harrera, eskurapen edo sarbide ekintzen ondorioz; edukien egiazkotasun, zehaztasun, sakontasun, pertinentzia eta/edo egunerokotasun gabezia; edozein kasutan Erabiltzaileak kalterik gabe utziko du atariaren arduraduna, judiziala edo judizioz kanpokoa den edonolako erreklamazioren aurrean.
Zentzu honetan, eta indarrean dagoen legedia betetzearren, berehala erretiratuko dira erabiltzaile anonimo batek, hau da, webguneko titularrak agindu judiziala edo legezko bestelako baliabide bat eskuratu gabe identifikatu ezinezko norbaitek (esaterako, erreklamazioaren kasuan behar bezala identifikatzeko kontaktua eragozten duten posta elektroniko helbide faltsuak edo ez operatiboak ematen direnean), egin ditzakeen iruzkin guztiak. Era berean, iruzkin guztiak ezabatuko dira horien asmoa webgunean delitu ekintzak adoretu edota ordena eta armonia kaltetzea; jabego intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratu, ordena publikoa, ikerketa penala, segurtasun publikoa eta defentsa nazionala arriskuan jartzea; edo diskriminatzaileak, iraintzaileak izanik, osasunaren eta/edo haurtzaroaren aurka joatea denean.
Berme eta erantzukizunen ezabaketa
Lege Oharrean eta webguneko araudi esparruaren gainerakoan espresuki deskribatutako kasu haietan salbu, Elkargoak ez ditu bere gain hartuko webgune honetako edukien zehaztasun, sakontasun, egunerokotasun ezetik hala nola akatsetatik edo ez-egitetik eratorri litezkeen kalte-galerak.
Webguneko edukia eta estekak
Webgune honetako informazioa agian ez da zuzena; horregatik Elkargoak ez du bere gain hartuko informazio horren zehaztasunak, integritateak edo egiazkotasunak eragin lezakeen kalte-ordain zuzenen edo zeharkakoen ardura, ezta hirugarrenek Webgune honekin egin dezaketen erabilerarena edota bertara sartzerakoan gerta litezkeen akatsena ere. Aldi berean eta beharrezkoa denean, aldez aurreko abisurik gabe, Elkargoak Webgunera sartzeko eskubidea eteteko eskubidea erreserbatzen du.
Webgune honek kanpoko orrialdetarako (hirugarrenek kudeatutako webguneak) estekak (link-ak) barne hartu ditzake, Elkargoak horiekiko kontrolik izan gabe, beraz, ez dagokio orrialde horietako edukien azken arduraduna izatea (erabiltzailearen ardura izanik kontsultatutako orrialdetako terminoak eta baldintzak jarraitzea), ezta toki horietako egoerarena, webgune horietako erabiltzaileek eginiko erabilera okerrarena edota legea, morala edo ordena publikoaren aurkako jarduerena, orrialde haietako edukiak egiazkoak izatearena edo helburu jakin bat duten jakitearena ere.
Aldi berean, Webgune batetik eginiko hiper esteka baten ezarpena Webguneko orri nagusira egin beharko da, eta debekatuta dago Elkargoko Webgunean barne hartutako zerbitzuen erabateko erreprodukzioa edo partziala.
Elkargoak ez du bermatzen webgunearen erabilgarritasuna, iraunkortasuna edota hutsezintasuna, ondorioz, ez du bere gain hartzen, indarrean dagoen legediak baimentzen duen neurrian, webgunearen eta bertan erabilgarri jarritako zerbitzuen eskuragarritasunaren edo funtzionamenduaren jarraipen ezetik eratorritako hala nola webgune ezberdinetan edota, bere kasuan, zerbitzu horiek ematen dituztenetan sartzerakoan gertatutako akatsen ardura.
Elkargoak kudeatuko ditu bere eduki propioak, horrela, webgune korporatiboan eginiko edozein iruzkin edo galdera fiskalizatu egingo da eta ez da argitaratuko, Elkargo titularrak morala, ohorea, intimitatea edo ordena publikoarekiko aurkakotzat edota arlo penal, zibil eta/edo eskubide hurkoan indarrean dagoen legedia urratzeko modukotzat jotzen badu. Elkargoak espresuki baztertzen ditu erabiltzaileek isuritako edukiekin lotutako ardurak, eta horri utzi gabe haiek egin lezaketen jarduera ez-zilegi ororen inguruko erreklamazioak atzeman eta ebazteko dagozkion neurriak hartuko ditu, eta espresuki erreserbatzen du edozein unetan eta aldez aurreko abisurik gabe, aldi baterako edo betirako, erabiltzaile orori eskainitako partaidetza zerbitzua eteteko aukera, eduki horiek legez kanpokoak, debekatuak edo besterik gabe desegokiak izan litezkeenean.
Komunikazioak eta jakinarazpenak
Eginiko komunikazio eta jakinarazpen guztiak konfidentzialak kontsideratuko dira xede guztietarako, posta elektronikoaren bidez Erabiltzailek eman ahal izan duen e-mailera helarazten direnean. Erabiltzaileak ezinbestean erakundeari jakinarazi behar dizkio datu pertsonaletan eta arduradunak egokitzat jotzen dituen gertakariez informatzeko erabiltzen duen posta elektronikoaren helbidean gertatzen diren aldaketak. Erabiltzaileak espresuki onartzen du adierazi dituen datuak erabat egiazkoak direla.
Jabego Intelektuala eta Industriala
Elkargoa Webgune honetako edukien inguruko Jabego Intelektualaren eskubideen titularra da. Webgune honetako eduki guztiak, izaera mugatzailerik gabe barne hartuz, testuak, grafikoak, irudiak, webgunearen egitura, bere diseinua eta iturri kodea, hala nola bertan barne hartzen diren logoak eta markak, jabego intelektualaren eta industrialaren araudiak babesten ditu. Debekatuta dago Webguneko edukien aldaketa, kopia, erreprodukzio, deskarga, transmisio, aldaketa, banaketa, komunikazio publiko, eraldaketa, eta oro har, elementu horien bestelako ustiapen forma oro, edonolako prozedura jarraituz, dagozkion titularren idatzizko aldez aurreko baimenik gabe. Hirugarrenek Jabego Intelektualaren eskubideak edo Elkargoaren Titulartasuna den Webgune honetako edukiari buruzko bestelako eskubideak urratze badituzte, legez ezarritako ardurak eskatuko dira.
Elkargoak ez ditu bere gain hartuko erabiltzaileek edukiekin eginiko erabileratik edota indarrean dagoen xedapenen bat urratzetik erator litezkeen kalte-galerak.
Hirugarrenen produktu eta zerbitzuen aipamenei dagokienez, Elkargoak bere titularren aldeko jabego industrial eta intelektualen eskubideak onartzen ditu, eta Webgunean eginiko bere aipamen edo agerpen soilak ez du inplikatzen Elkargoak horiekiko eskubiderik edo ardurarik izango duenik, ezta babesteko eta laguntzeko ardura ere, espresuki adierazten denean izan ezik.
Datu pertsonalen babesa
GIPUZKOAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALAK izaera pertsonaleko datuen babeserako arloko araudia betetzen du, zehazki abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako (LOPD) 15/1999 Lege Organikoarena, abenduaren 21eko 1720/2007 ED, zeinen arabera Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Lege Organikoaren garapen Araudia (RLOPD) eta datu pertsonalen tratamenduari eta datu hauen zirkulazio askearekin lotutako pertsona fisikoen babesari dagokion (EB) 2016/679 Araudia onartzen diren.
Xede horretarako Elkargoak eduki hau garatu du zeinetan erabiltzaileari jakinaraziko zaizkion erakundeak atariaren bidez jasotzen dituen datu pertsonalekin egiten duen erabilera, hala nola dagozkion sarbide, zuzentze, ezabatze, erabilera eta eramangarritasun (hala badagokio) eskubideak.
Helburua, hartzaileak eta eskubideen erabilera: Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko pertsona fisikoen babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoa eta pertsona fisikoen inguruko 2016/679 (EB) Araudia, datu pertsonalen tratamenduari eta datu hauen zirkulazio askeari dagokienez, jakinarazten dizugu Webgune honen bidez edo bertan azaltzen den kontaktu helbidera bidalitako posten bidez jasotako datu pertsonalak modu konfidentzialen tratatuko direla eta Elkargoaren ardurapeko datu-basean barne hartuko direla, iruzkinak kudeatu, administratu, argitaratu edota eskatzen dizkiguzun edukiak helarazteko hala nola Berrien Buletinak (Newsletterrak) bidaltzeko, Erabiltzaileak informatzeko GIPUZKOAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALAREKIN lotutako berrien eta sustapenen inguruan eta zerbitzu zein eduki berriak eskaini ahal izateko eta Elkargoko nobedadeekin eta sustapenekin lotutako informazio komertziala bidaltzeko (betiere horretarako baimentzen bagaituzu). Formulario bakoitzeko derrigorrezko datuak bere horretan identifikatzen dira; informazio horren hornikuntza gabeziak edo datu okerren hornikuntzak, elkargoak eskatzen dituzun zerbitzuak edo edukiak eman ezin izatea eragingo lukete. Jarraian, erakundearen tratamendu eta helburu zehatzak adierazten ditugu:
Elkargokideak: tratamenduaren helburua elkargo profesionalen estatu eta autonomia legetan eta bereziki korporazioaren estatutuetan deskribatutako elkargoko helburuetarako derrigorrezko datuen kudeaketa administratiboa da, besteak beste, bere eskumeneko eremuan eginiko lanbide jardueraren antolamendua eta bere ahalmen zigortzailea.
Prestakuntza/gertakariak: tratamendu honen helburua hirugarrenekin edo bestelakoekin elkarlanean kudeatutako elkargokideengana zuzendutako heziketa jardueraren eta ospakizunen (hitzaldiak, debateak, etab.) kudeaketa da, baita zeregin hori garatzeko beharrezko administrazio jardueren kudeaketa ere.
Hornitzaileak/kolaboratzaileak: tratamenduaren helburua hornitzaileekin kudeaketa administratiboa betetzeko beharrezko datuak kudeatzean datza, baita erakundean euren jarduera garatzen duten kanpoko profesionalak kudeatzean ere. Informazioaren tratamenduaren oinarri juridikoa erakundea eta zerbitzuak emateko edo ondasunak eskuratzeko hornitzaileen artean izenpetutako kontratu baten exekuzioan datza.
Web erabiltzaileak: tratamenduaren helburua webguneko kontaktu formularioaren bidez jasotako jakinarazpenak, blogeko eta sare sozialetako harpidedunak kudeatzea da. Eta tratamenduaren oinarri juridikoa berriz, erabiltzaileek webgunearen pribatutasun politika eta erabilera baldintzak onartzean datza.
Baliabideak, kexak eta zigorrak: tratamenduaren helburua profesional elkargokideen eta akreditatuen jardueren aurrean aurkeztutako erreklamazio, kexa eta/edo salaketak erregistratzea, izapideak kontrolatzea eta kexak zein salaketak ebaztea, justizia, prozedura administratiboa, ahalmen zigortzailea eta beste zenbait helburu betearaztea da. Tratamenduaren oinarri juridikoa interesdunak emandako baimena da.
Sozietate profesionalak: tratamenduaren helburua da sozietate profesionalen erregistroan sozietate profesionalak erregistratzea eta barreiatzea, 2/2007 legearen 1 1 8 2 artikuluetan xedatutako terminoetan, 7 2 azken hau barne, kudeaketa eta kontrol sanitario, historia, estatistika edo zientzia helburuekin eta dagokion prozedura administratiboarekin. Informazioaren tratamenduaren oinarri juridikoa lege betekizun baten konplimenduan datza.
Hiritarrarentzako zerbitzuak: tratamenduaren helburua lege ezberdinak aldatzeko abenduaren 22ko 25/2009 legean barne hartutako informazioa kudeatzeko eta obligazioak betetzeko beharrezko datu pertsonalak kudeatzean datza; lege hori zerbitzu jarduerak eta horien erabilera hala nola bestelako zerbitzuak modu askean eskuratzeko legearekin egokitzea bilatzen da.
Erabiltzaileak espresuki eta ageriko moduan baimena ematen du bere datuak webguneko datu-basean barne hartzeko, formulariotan deskribatutako helburuen arabera. Webgunerako formulariotako edozein betetzean eta bidaltzean, erabiltzaileak zalantzarik gabeko baimena ematen du bere datuak gure datu-basetan gordetzeko, adierazitako helburuak kontuan hartuta.
Enplegatuak eta/edo kandidatuak: tratamenduaren helburua hautaketa prozesutan dauden kandidatuen datuak kudeatzeko beharrezko datu pertsonalak kudeatzean datza.
Kontserbazio epea: Emandako datu pertsonalak zure kontsulta, iradokizuna, kexa edo erreklamazioa kudeatzeko beharrezko epean kontserbatuko dira; baita eskatutako zerbitzua emateko edo zu eta Elkargoaren arteko kontratu harremanaren garapenerako ere. Epe hori amaitzean, lege obligazioak betetzeko edo bestela epaileak edo auzitegiak eska ditzakeen xedetarako kontserbatuko dira. Buletin elektronikoen harpidetzarako, datuak tratatuko dira zure baimena ezeztatu edo tratamenduaren aurkako erabakia hartu arte.
Curriculumaren bidalketari dagokionez, bi urtez tratatuko da, baimena ezeztatzeko edo tratamenduaren aurkako erabakia hartzen baduzu salbu.
Datu pertsonalen tratamenduaren legitimazioa: Datuen tratamendurako legitimazioa, zerbitzua edo eskatutako informazioa emateko zu eta Elkargoaren artean izenpetutako kontratua exekutatzean eta webguneko formularioak betetzean emandako baimenean oinarritzen da.
Hartzaileak: Kontaktu formulario ezberdinen bidez edo posta elektronikoz, ohiko postaz edo telefonoz bildutako datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango edo jakinaraziko, Legearen arabera aurreikusitako kasuetan adierazitako helburuaren garapen, kontrol eta konplimendurako ezinbesteko kasuetan hala nola espresuki erabiltzaileari jakinaraziko zaizkion kasu zehatzetan izan ezik.
Erabiltzaileak baimentzen du bere datuen tratamendua deskribatutako helburuen arabera. Era berean jakinarazten dizugu sarbide, zuzentze, ezabatze, erabilera murrizketa edo eramangarritasun (hala badagokio) eskubideak erabili ahal izango dituzula, aurreko paragrafoan aipatutako legedian aurreikusiari jarraiki, horretarako GIPUZKOAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALERA zuzendutako idatzizko jakinarazpena, Elkargoan in situ ezarritako formularioak, edo cofgipuzkoa@redfarma.org helbidera igorritako posta elektronikoa hautatuz, beharrezkoa izanik Webguneko erabiltzaile modura identifikatzea, zure eskaria zehaztea eta NANaren edo dokumentu baliokidearen fotokopia aurkeztea. Era berean, izaera pertsonaleko datuen babeserako zure eskubidea urratu dela uste baduzu, erreklamazio bat aurkeztu ahal duzu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean (www.agpd.es).
Elkargoak ez ditu saltzen, alokatzen edo hirugarren pertsonen eskura jartzen Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak, hori baimentzen duen lege-xedapen baten, hori exijitzen duen zerbitzu prestazio baten edo datu horien titularraren baimenaren kasuan salbu. Erabiltzaileak bermatzen du emandako Datu Pertsonalak egiazkoak direla, horien nolanahiko aldaketa jakinarazteko ardura bere gain hartuz. Erabiltzailea izango da arduradun bakarra atariko arduradunari edota hirugarren bati eragin ahal izango liokeen edonolako kale-ordain zuzen edo zeharkako baten aurrean, formularioak datu faltsu, zehaztu gabe, osatu gabe edo eguneratu gabeekin beteko balitu. Erabiltzaileak emandako datuak ez zaizkio hirugarren bati jakinaraziko, legez aurreikusitako kasuetan edo tratamendu horrek harreman juridiko baten onarpen aske eta legitimo bati erantzuten dionean eta haren garapenak ezinbestean tratamendu hori hirugarrenen fitxategiekin lotzea inplikatzen duenean izan ezik.
Erabiltzaileak espresuki onartzen du Webgunean nabigatzen ibilitako epean bildutako datuak edota edonolako formulario eta/edo blogean emandakoak titularraren datu-basean gordetzea. Datuak jasotzeko prozesuan eta datu horiek eskatzen diren Webguneko toki bakoitzean, Erabiltzailea informatu egingo da, bai hiperesteka bidez, bai formularioan bertan, derrigorrezko izaera duten eta ez duten datu horien jasotzeaz. Elkargoak konpromisoa hartzen du zure konfidentzialtasuna errespetatzeko eta aldez aurretik jakinarazitako helburuaren araberako erabilera egiteko, baita haiek gordetzeko eta nahastea, galera, baimendu gabeko tratamendua edo sarbidea saihesteko ere.
Segurtasuna
Elkargoak atariko titular modura datu pertsonalen nahaste, galera, baimendu gabeko tratamendu edo sarbidea saihesteko beharrezko neurriak hartzen ditu, une orotan teknologiaren egoera kontuan hartuta, hala ere, Erabiltzailea kontziente izan behar da Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.
Atarian datozen formularioak betetzeak Erabiltzaileak espresuki emandako baimena inplikatzen du atariko arduradunaren datu-basean izaera pertsonaleko bere datuen inklusiorako. Formulario hau betetzen duena ez den pertsona fisikoen inguruko izaera pertsonaleko datuen inklusio kasuetan, pertsonak elkargoari bermatzen dio horretarako dagozkion baimenekin kontatzen duela. Zerbitzuak gauzatzeko edo edukiak hornitzeko unean elkargoari dagokion formularioa betetzen duen pertsonarenak ez diren hirugarrenen izaera pertsonaleko datuak ematen bazaizkio, erabiltzaileak, inklusio horren aurretik, haiek aurreko paragrafoetan datozen gaiez informatu beharko ditu, aldi berean datu horiek emateko legezko ahalmenarekin kontatzen duela bermatuz, eta obligazio hauek ez betetzearen ardura bere gain hartuz.
Cookieak eta jarraipen-artxiboak
Erabiltzaileak cookien eta jarraipen-artxiboen erabilera onartzen du; horietan bere nabigazioari buruzko datuak erregistratzen dira eta Webgunean eginiko eragiketen inguruko informazioa biltzea dute helburu, datu horiek estatistika xedetarako bilduz. Lortutako informazioa erabat anonimoa da, inolako kasutan erabiltzaile zehatz identifikatu gabe batekin loturarik izan ezin izanik.
Elkargoak ez du bere gain hartzen erabiltzaileak cookien sorrera desaktibatzean Webgunearen funtzionamendu egokia eragozteko duen ardura.
Elkargoak hirugarrenek emandako zerbitzuak erabiltzen ditu. Horren arabera, zerbitzu hauek hornitzen dituzten konpainia batek edo gehiagok euren helburua betetzekotan, litekeena da webgune honetan «cookien» edo antzekoen inklusioa egitea.
Honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure cookien politika.
Erabiltzailearen ardurak eta konpromisoak
Erabiltzaileak bermatzen du adinez nagusia dela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela, eta konpromisoa hartzen du Elkargoari jakinarazteko eskatu zaion informazioaren edonolako aldaketa, posta bidez, webgunean aipatzen den helbidean, Webguneko erabiltzaile bezala identifikatuz eta aldatu diren datuen berri emanez.
Elkargoak pribatutasun politika hau aldatzeko ahalmena erreserbatzen du, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren legegintza, jurisprudentzia edo interpretazio nobedadeekin egokitzeko.
Erabilera terminoen eta baldintzen aldaketa
Baldintza orokor hauek eta behin-behineko partikularrek, une bakoitzean dagokien erredakzioarekin, iraupen mugagabea dute, eta indarrean mantenduko dira ataria jardunean dagoen bitartean. Elkargoak aldebakarreko eskubidea erreserbatzen du horietarako sarbide baldintzak hala nola edukia aldatzeko.
Pribatutasun politikaren edozein aldaketa Erabiltzaileari jakinaraziko zaio Webgunearen oinean kokatutako «Lege-oharra eta pribatutasun politika» sekzioaren bidez eta indarrean mantenduko da bertako bere argitalpen eraginkorretik aurrera.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Lege-ohar eta erabilera baldintza hauek, zentzu guztietan, Espainiako Legearen arabera zuzentzen eta interpretatzen dira. GIPUZKOAKO FARMAZIALARIEN ELKARGO OFIZIALA eta erabiltzailea, espresuki beste eskumen orori uko eginez, erabiltzailearen helbideari dagozkion epaitegien eta auzitegien eraginpean ezartzen dira Webgunearen sarbide edo erabileratik erator litekeen edonolako eztabaidarako. Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpo dagoenean, biak ere, beste edonolako eskumeni uko eginez, Donostiako (Gipuzkoa – Espainia) epaitegien eta auzitegien eraginpean ezartzen dira, Lege Ohar honen hala nola webgune honen erabilera orotatik erator litezkeen erreklamazioen interpretazio, aplikazio eta konplimenduari buruzko nolanahiko eztabaida ebazteko.