Elkargoaren ibilbidea
1813ko abuztuaren 31tik aurrera
“1813. urtea derrigorrezko erreferentzia-puntua da Donostia garaikidearen eta hedaduraz, Gipuzkoako probintziaren zereginarekin lotutako gai gehienetarako. Osasun arloari, eta ondorioz, farmaziari eragiten dion guztia, ez da salbuespen bat”. Horrela hasten da Javier Maria Sada Jaunak 1999an idatzitako Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko Mendeurrenari buruzko Liburu Ofiziala.
Izan ere, 1813ko abuztuaren 31n hiria suntsitu eta garbitu zuten Independentziaren Gerra izendatuan eta horrek ondorengo bere ezinbesteko berreraikuntza derrigortu zuen, jazarpenaren eta egoera horren ondoriozko osasun erronkari aurre egin behar izanik. Mendeurreneko liburuaren arabera, arestian “medikuak ez ziren existitzen (hirian), eta zeregin honetarako izangaiek jardunari uko egiten zioten ordainsarien ordainketa eragotziko zien erabakimen urriko Kontzeju baten aurrean”. Udal akten arabera, 1814an Donostiako Mediku titularrak udalerriaren barruan farmazia bat irekitzeko eskatu zuen, hurbilen zegoena Pasaian aurkitzen zelako.
1863an hiriko harresiak eraitsi ziren, bertako izaera militarra ezabatu ondoren, eta egungo Bulebarreko Zumarditik Askatasunaren Etorbideraino doan Cortázar Zabalgunea eraikitzen hasten dira. Eremu hau jendeztatzen hasten dira eta zabalgune horretan lehenengo farmazia irekitzen da.
Mendeurreneko liburuaren arabera (16. orr.) 1864ko urtarrilaren 30ean udal artxibotan Farmazia Bulego eta Laborategi baten lehenengo eskari dokumentatua eta dagokion baimena azaltzen dira, gaur egun ulertzen ditugun bezala, hiriaren barruan, Julián Peñaren izenean (Okendo kalea, 10).
Elkargoaren fundazioa. lehenengo urteak.
Javier María Sada jaunaren esanetan, Elkargoaren Mendeurreneko liburuan (25. orr.), “XIX. mendeak iraultza ekarri zuen Farmaziako mundura dedikatutako pertsonen prozesu historikoan. Legedi ezberdinek, ekonomia-gizarte eta zientzia-teknika alderdiek aldaketa sakonak jasan zituzten lanbidearen jardunean. XVIII. mendeko zentralismoak, zeinetan medikuek biztanleriaren osasunean zenbaterainoko eragina zuen kontrolatzen zuten, bere lehenengo krisia 1800 eta 1804ko Farmaziako Ordenantzekin ezagutzen du. Lege berriek botikaren munduan oso aspalditik oinarrizkoak izan ziren zenbait kontzeptu ezabatzen dituzte. Gremio-kontrola jaitsi zen eta adina (1822ra arte ezinbestekoa zen 22 urtetik gora izatea), odolaren garbiketa (1833tik aurrera jadanik ez zen beharrezkoa izan frogatzea), etab. bezalako kontzeptuak farmazia bulego bat irekitzeko unibertsitate mailako ikasketengatik ordeztu ziren, 1890etik aurrera nonahi irekitzeko aukerari bidea emanez”.
“Farmazialariek Estatuaren aldetik lortutako esklusibotasuna, medikamentuen elaborazioari eta banaketari zegokionez, hala nola neurri handi batean drogeriako munduan jasaten zen intrusismoa saihesteko babesa, 1855eko Osasun Legean eta 1860ko Farmaziako Ordenantzetan idatziz jasota dagoenaren arabera, euren erantzukizunak Kode Penalean jasotzearen truke lortu ziren. Farmazia Osasun arloan txertatu zen, gremioak partaidetza boluntarioko elkarteak izatera helduz. Farmazialariaren ospe profesionala finkatu zen, Estatuak auzoaren osasun zaintzan bere ardura hedatzen zuen aldi berean”.
“Aipatutako Osasun Legeak medikuak eta farmazialariak parekatu egiten zituen probintzietako eta udalerrietako Osasun Batzordetan. Administrazioko botikako profesionalen presentziak eragin zuen postu eta kargu arduratsuak betetzen zituzten farmazialariak gero eta gehiago izatea, horrela bere jardueraren garapenaren aldeko xedapenak babestu, iradoki eta planifikatu ahal izanik”.
Jarraitzen du aipatutako testuak (25. orr.): “Lege ezberdinen garapenak, hasiera batean farmazialarien gremioaren indarra urratu ahal zuela zirudienak, hari babes ofizial nabarmena ematea lortu zuen, intrusismoaren aurkako monopolio sendo bat sortuz”.
“Irtenbide eta interes komunen etengabeko bilaketak “farmazialarien klasea” sortzen du eta dirudienez, zenbait profesional ospetsuen iritziari jarraiki, Espainiako Farmazialarien Elkargo bat eratzeko unean, ideia errefusatu egiten da 1866ko eta 1870eko Kongresuetan, ezinbestekotzat jotzen delako, Elkarte hori fundatzeko asmoaren aurretik, derrigorrezko elkargokide egoera onartzea”.
“1890ean Farmazialarien Klasearen Defentsa Batzordeak farmazia militarrekin amaitzeko Elkargoa sortzeko ideia planteatzen du eta 1892an herrizaintza ministroari elkargokide izatearen beharra azaltzen zaio, Farmaziaren maila morala eta gizarte kontsiderazioa igotzeko modu bakarra delakoan”.
“Eskatzearen poderioz, 1898ko apirilaren 12an emandako Errege Dekretu baten eskutik, profesional guztiak derrigorrez elkargokide izatea lortzen da”; Errege Dekretu honek halaber profesional medikuen derrigorrezko elkargoko kide egin beharra zekarren.
Dekretua “Gaceta de Madrid” egunkarian argitaratu zen, 1898ko apirilaren 15ean. Jarraian arrazoien azalpena eta 6 lehenengo artikuluak ezagutzera ematen dira, Amaiera Xedapen batekin batera.
Argitalpen honen ondorioz, eratu zen, jadanik urte horretako irailean, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo sortu berria aktibatzeko Gobernu Batzordea. Elkargoa sortzeko berria irailaren 15eko Farmazia Modernoan eta irailaren 25eko (1898) Farmaziako Monitorean jaso zen, zeinetan informatuko zen Gipuzkoako probintziako behin-betiko Batzordea zeintzuk eratzen zuten: Ramón Usabiaga Jna. Elkargoko Presidente bezala, Félix Urtubi Jna. eta Agapito Elósegui Jna. lehen eta bigarren Batzordekide bezala, Alberto Matilla Jna. Diruzain bezala eta Juan Goiburu Jna. Idazkari bezala.
Mendeurreneko Liburuaren testuan (28. orr.) gogorarazten zaigu “Elkargoaren Inskripziotako erregistro liburuan lehenengo inskripzioa Ramón Usabiaga Lejarza Jaunari dagokiola, 1899ko apirilaren 28ko datarekin”. Lehenago, 1900eko urtarrilaren 25ean, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoko lehenengo Batzar Nagusia ospatu zen, 58 farmazialari elkargokiderekin kontatzen zuenean. Bilera horretan, Usabiaga Presidente Jaunak esan zuen:
“Derrigorrezko elkargokide egoerak, gaur lokal honetan biltzeko ohorea ematen digunak, gure gaitzak sendatzea lortzen ez badu, Aurretiko Elkarte guztietan bezala desagertu egiten bada, lortzeko asmotan gabiltzan fruitu osasuntsuak eman gabe, Farmaziak inolako konponbiderik ez duela oihukatzeko unea iritsiko da”.
(Sada J. Gipuzkoako Elkargoaren Mendeurreneko Liburua). (29. orr.)
1899an, Gipuzkoan finkatutako farmazia kopurua 64koa zen, 74koa izanik 1922an eta 101ekoa 1937an. Elkargokide kopuruari dagokionez, 67koa zen 1901ean, 90koa 1922an eta 113koa 1937an.
Elkargoko antolamenduari zegokion lehenengo kezka, tradizioaren arabera jendaurreko salmentara dedikatuko ziren merkatari, drogeria, espezia saltzaileen eta abarren eraginpean zeuden farmazietako hornitzaileengandik banantzearena izan zen. Horregatik, hitzartu zuten «farmazialari elkargokide baten eskutik medikuntza drogeria bat ezartzeko gomendioa; farmazialarien kapitalarekin fundatu behar den eta Gipuzkoako farmazia guztiak hornitu behar dituen drogeria».
Horrela, 1901eko abenduaren 21ean, Donostiako Euskal Herria kaleko Arte Ederretako Aretoan, aho batez onartzen dira Gipuzkoako Farmazialarien Batasuna, S.A.-ren (UFG) estatutuak hala nola akta konstituzionala, lanbidearen jardunerako beharrezko produktuak eta artikuluak zerbitzatzeko.
Elkargoaren lehenengo aurrekontua 585 pezetakoa izan zen, ondorengo partidetan banatuta: Inprimakiak eta liburuak 60 pezeta, Posta gastuak 25 pezeta, Eskribaua 100 pezeta, Ustekabekoak 400 pezeta. Diru-sarrerak elkargokide bakoitzeko hileko pezeta baten kuotaren bitartez bideratu ziren.
Lehenengo hamarkadetan farmaziak lau farmazia-barrutitan antolatuta zeuden (partidu judizialen jurisdikzio berdina estaltzen zutenak), horietako bakoitzean Ordezkariorde batekin kontatuz; Azpeitia, Donostia, Tolosa eta Bergara.
Farmazialariek euren zerbitzuak horrela ematen zituzten:
- Barruti itxia: Farmazialariak, Udaletxeak aurretiaz ordaintzen zion gorako kopuru baten truke, udalerriko mediku titular guztien errezetak dohainik zerbitzatzen zituen, soilik ohiko salmenta kobratzeko eskubidearekin kontatuz.
- Barruti irekia: Farmazialariak, Udaletxetik kobratzen zuen esleipenaren truke, Ongintzara bideratutako zerrendako behartsuen izenean zegoen udalerriko mediku titularren errezetak zerbitzatzeko obligazioa zuen. Hortik kanpo, auzokideekin egokitu ahal zen edo ez, komenigarritzat jotzen zuen modura.
- Berdinen zerbitzua: Farmazialaria familiekin egokitzen zen Eskarian barne hartutako medikamentuak zerbitzatzeko, urteko adostutako kopuruaren arabera, dirutan edo espeziean.
- Askeak: Farmazialariak medikamentuak zerbitzatzen zituen tarifa baino muga gehiagorik gabe.
1902an Idazkaritza instalatzeko egoitza batekin kontatzea eta Batzordearen saioak ospatzea planteatzen da. Lehenengo egoitza UFG Elkarteak Donostiako Easo kaleko 6. ean zituen lokaletan finkatzen da, eguneko pezeta bateko errentaren bitartez. 1919an, UFG Elkarteak etxe bat erosi zuen “Isabel la Católica” (gaur egun Reyes Católicos) kaleko 14.ean, eta Elkargoak bere egoitza hona ekarri zuen, laborategiarekin eta liburutegiarekin kontatuz.
Urte horretan bertan, 1902an, 1898ko apirilaren 12an emandako Errege Dekretua indargabetu zen, berriro planteatuz derrigorrezko elkargokide egoera ezaren arazoa eta 1917an, behin-betiko, Errege Dekretu hau berriro legeztatu zen, ordutik aurrera derrigorrezkoa izanik dagokion Elkargoan inskribatzea, farmazialari bezala jardun ahal izateko.
Argitalpen honen ondorioz, eratu zen, jadanik urte horretako irailean, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo sortu berria aktibatzeko Gobernu Batzordea. Elkargoa sortzeko berria irailaren 15eko Farmazia Modernoan eta irailaren 25eko (1898) Farmaziako Monitorean jaso zen, zeinetan informatuko zen Gipuzkoako probintziako behin-betiko Batzordea zeintzuk eratzen zuten: Ramón Usabiaga Jna. Elkargoko Presidente bezala, Félix Urtubi Jna. eta Agapito Elósegui Jna. lehen eta bigarren Batzordekide bezala, Alberto Matilla Jna. Diruzain bezala eta Juan Goiburu Jna. Idazkari bezala.
Mendeurreneko Liburuaren testuan (28. orr.) gogorarazten zaigu “Elkargoaren Inskripziotako erregistro liburuan lehenengo inskripzioa Ramón Usabiaga Lejarza Jaunari dagokiola, 1899ko apirilaren 28ko datarekin”. Lehenago, 1900eko urtarrilaren 25ean, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoko lehenengo Batzar Nagusia ospatu zen, 58 farmazialari elkargokiderekin kontatzen zuenean. Bilera horretan, Usabiaga Presidente Jaunak esan zuen:
“Derrigorrezko elkargokide egoerak, gaur lokal honetan biltzeko ohorea ematen digunak, gure gaitzak sendatzea lortzen ez badu, Aurretiko Elkarte guztietan bezala desagertu egiten bada, lortzeko asmotan gabiltzan fruitu osasuntsuak eman gabe, Farmaziak inolako konponbiderik ez duela oihukatzeko unea iritsiko da”.
(Sada J. Gipuzkoako Elkargoaren Mendeurreneko Liburua). (29. orr.)
1899an, Gipuzkoan finkatutako farmazia kopurua 64koa zen, 74koa izanik 1922an eta 101ekoa 1937an. Elkargokide kopuruari dagokionez, 67koa zen 1901ean, 90koa 1922an eta 113koa 1937an.
Elkargoko antolamenduari zegokion lehenengo kezka, tradizioaren arabera jendaurreko salmentara dedikatuko ziren merkatari, drogeria, espezia saltzaileen eta abarren eraginpean zeuden farmazietako hornitzaileengandik banantzearena izan zen. Horregatik, hitzartu zuten «farmazialari elkargokide baten eskutik medikuntza drogeria bat ezartzeko gomendioa; farmazialarien kapitalarekin fundatu behar den eta Gipuzkoako farmazia guztiak hornitu behar dituen drogeria».
Horrela, 1901eko abenduaren 21ean, Donostiako Euskal Herria kaleko Arte Ederretako Aretoan, aho batez onartzen dira Gipuzkoako Farmazialarien Batasuna, S.A.-ren (UFG) estatutuak hala nola akta konstituzionala, lanbidearen jardunerako beharrezko produktuak eta artikuluak zerbitzatzeko.
Elkargoaren lehenengo aurrekontua 585 pezetakoa izan zen, ondorengo partidetan banatuta: Inprimakiak eta liburuak 60 pezeta, Posta gastuak 25 pezeta, Eskribaua 100 pezeta, Ustekabekoak 400 pezeta. Diru-sarrerak elkargokide bakoitzeko hileko pezeta baten kuotaren bitartez bideratu ziren.
Lehenengo hamarkadetan farmaziak lau farmazia-barrutitan antolatuta zeuden (partidu judizialen jurisdikzio berdina estaltzen zutenak), horietako bakoitzean Ordezkariorde batekin kontatuz; Azpeitia, Donostia, Tolosa eta Bergara.
Farmazialariek euren zerbitzuak horrela ematen zituzten:
- Barruti itxia: Farmazialariak, Udaletxeak aurretiaz ordaintzen zion gorako kopuru baten truke, udalerriko mediku titular guztien errezetak dohainik zerbitzatzen zituen, soilik ohiko salmenta kobratzeko eskubidearekin kontatuz.
- Barruti irekia: Farmazialariak, Udaletxetik kobratzen zuen esleipenaren truke, Ongintzara bideratutako zerrendako behartsuen izenean zegoen udalerriko mediku titularren errezetak zerbitzatzeko obligazioa zuen. Hortik kanpo, auzokideekin egokitu ahal zen edo ez, komenigarritzat jotzen zuen modura.
- Berdinen zerbitzua: Farmazialaria familiekin egokitzen zen Eskarian barne hartutako medikamentuak zerbitzatzeko, urteko adostutako kopuruaren arabera, dirutan edo espeziean.
- Askeak: Farmazialariak medikamentuak zerbitzatzen zituen tarifa baino muga gehiagorik gabe.
1902an Idazkaritza instalatzeko egoitza batekin kontatzea eta Batzordearen saioak ospatzea planteatzen da. Lehenengo egoitza UFG Elkarteak Donostiako Easo kaleko 6. ean zituen lokaletan finkatzen da, eguneko pezeta bateko errentaren bitartez. 1919an, UFG Elkarteak etxe bat erosi zuen “Isabel la Católica” (gaur egun Reyes Católicos) kaleko 14.ean, eta Elkargoak bere egoitza hona ekarri zuen, laborategiarekin eta liburutegiarekin kontatuz.
Urte horretan bertan, 1902an, 1898ko apirilaren 12an emandako Errege Dekretua indargabetu zen, berriro planteatuz derrigorrezko elkargokide egoera ezaren arazoa eta 1917an, behin-betiko, Errege Dekretu hau berriro legeztatu zen, ordutik aurrera derrigorrezkoa izanik dagokion Elkargoan inskribatzea, farmazialari bezala jardun ahal izateko.
Formulazio magistraletik medikamentuen ekoizpen industrialera (farmaziako berezitasunak eta espezialitateak).
XIX mendetik XX mendera bitarteko aldaketa urte hauetan, farmazialariaren jardueran erabateko aldaketa derrigortuko duen industria fabrikazioko medikamentuaren ezarpena gertatzen da, farmazialariaren jardueran funtsezko aldaketa bat derrigortuko duena. Urte askotan zehar, farmazialariaren funtzioa lehengaiak eskuratzea, kontserbatzea eta, hortik aurrera, medikamentuak prestatzea izan zen, azkenean behar zituen pazienteari zerbitzatzeko. XIX. mendeko farmazialari gehienak dimentsio urrietako farmazia baten jabeak ziren eta bertan maisu formulen elaborazioa garatzen zuten, medikuek eginiko preskripzioak abiapuntutzat hartuz. Denboraren joanarekin, botikariak formulak behar bezala elaboratzeko beharrezko eragiketa kimikoen ezagutzan espezializatzen joan ziren eta haien onura ekonomikoa elaboratutako formula kopuruaren araberakoa izaten zen. Garatutako formula entregatzeko edo zerbitzatzeko amaiera jardueraren aurretiko prozesu guztia, hau da, medikamentuen artisau prestaketa zen garaiko farmazialariek egiten zuten lana (lorpena, zaintza, kontserbazioa, formulazioa, elaborazioa), eta funtsean axola zuena zen ikuspuntu profesionaletik zein finantzariotik. Bere desagerpenak ekarriko lukeenarekiko beldurrak, argi eta garbi bistaratzen dira Filadelfiako (EEBB) Farmaziaren Praktikako William Procter irakaslearen 1858ko ondorengo aipamenean:
“… farmazialariari medikamentuak prestatzeko ardura kentzen bazaio, soilik horien banaketaren ardura izanik, ofizio honek bere duintasunaren eta garrantziaren erdia galduko du, saltzaile soilaren mailara beheratuz”
(Hepler CD. Evolution des services pharmaceutiques, 93. orr. Europako Kontseiluko Aktetan: Le pharmacien face au défi des nouvelles orientations de la société. Strasbourg, 18-20, Urria, 1995.)
Hain zuzen, industria iraultzaren ondorioz, hasiera batean Berariazko Sendagaiak izendatu zirenak fabrikatzeari ekin zion farmazia industria ahaltsu bat sortu zen, eta aitzindariak kontsideratu litezke jarraian Farmazia Espezialitateak izendatuko zirenen arloan (gaur egun, medikamentuen eta osasun produktuen bermeen eta erabilera zentzudunaren uztailaren 26ko 29/2006 Legearen argitalpenetik, giza erabilerarako Medikamentuak izendatzen dira). Honek erraztu zuen, eta jarraitzen du errazten gero eta gehiago, oso nabarmenki, biztanleriak medikamentu kopuru gero eta handiagoa eskuratzea.
Farmaziaren industrializazioak botikak banaketa zentroak bihurtu zituen eta laborategiak berriz, medikamentu ekoizleetan, funtzio honetan farmaziak ordezkatuz. Berariazko sendagaiak bide ugaritatik tartekatu ziren, gehienen jatorria atzerritarra izanik, zeinetan industrializazioaren aurrerapena agerikoa izango zen. Bestalde, Katalunia, Asturias, Madril eta Euskadi bezalako Espainiako eremu industrializatuenak, alditan farmazia bulegoari eransten zitzaizkion laborategitan elaboratutako medikamentuen ekoizpenarekin atxiki ziren. Beraz, industria atzerritik dator edo bere jatorria industrializatu ziren farmazietan eta drogerietan dago. Gainerako farmaziek medikamentuen banaketari eta aholkua emateari ekin zioten.
Industrializazioa ez zen farmazialari guztien gogoko gertatu, zeren inportatutako fenomenoa izanik, mesfidantza pizten zion farmazialariari bere funtzioak kentzen zizkiolako eta bere medikamentuak drogerietan edota bestelako establezimendutan salduko zituen industria batengatik ordezten zirelako, horrela farmazialarien egile funtzioa galduz.
Zenbait farmazialariek euren farmaziak laborategi bihurtu zituzten edo euren farmaziez haratago laborategiak sortu zituzten, baina gehiengoa ezagutzen zuen ereduarekiko leial mantendu zen, une hartan abentura arriskutsu bat zirudien jarduerarekin bat egin gabe. Berariazko sendagaiak farmaziaren etorkizuna bailiran aurkezten ziren, baina farmazialari askok mesfidantzarako arrazoiak zituzten. Komeni da gogoratzea garai hartako berariazko sendagaiek ez zutela egungo farmazia espezialitateen seriotasuna. Trantsizio garai bat zen zeinetan alferrikako medikamentu eta medikamentu sekretu ugari banatuko ziren, aldi berean farmazialari elkargokideen ohiko jarduera urratuz, berariazko sendagai bakoitza zein farmazia zehatzetan lortu ahal zen adierazten zebiltzan iragarleen ugaritzea zirela medio.
Jada garai horretan agerian jarri zen autokritika gabezia edo hobeto esan, lanbidearentzat gogokoa ez zen errealitate baten azterketa objektiboa, eta hori egungo aldaketa unetan ere gertatuko da. Adibide modura gogora dezakegu medikamentu industrialen eta maisu formulen arteko borroka existitzen zen bitartean, farmazialariek formulen elaborazioan eskaini behar zituzten bermetan soilik oinarritzen ziren 1860ko Farmazia Ordenantzak argitaratu zirela, garai hartako tentsioak inola ere islatu gabe.
1892ko Tinbrearen Legeak berariazko sendagaiak ontziratutako sendabide sekretu modura definitzen zituen. 1893an informazio prospektu batekin hornitutako medikamentu ontziratuak bezala kontsideratzen hasten dira. 1898an berariazko sendagaiak “medikamentuaren izena, bere erabilerak eta dosiak adierazita dakartzaten kaxa, flasko, botila edo paketetan zerbitzatzen diren konposizio ezezaguneko, erabat eta partzialki, edozein medikamentu bezala definitzen dira”. Garai nahasia zen, izan ere, medikamentu industriala medikamentu sekretu bezala aurkezten zen, horregatik osasun arloan onartezina edo are debekatua izanik. Agerikoa denez, beste behin ere, aldaketa historiko handiak ez dira modu antolatu eta arduratsu batean gertatzen, aldiz kaosaren eta bat-batekotasunaren erdian garatzen dira.
Seriotasuna lortzeko eta legeztatuak izateko, medikamentu industrialak sendabide sekretuekin zituzten loturetatik urrundu egin behar izan ziren, farmaziako espezialitatetan bihurtzeko; merkaturatzeko, osasun administrazioen aldez aurreko baimena behar zuten. Amaitzeko, farmaziako espezialitateak nagusitu ziren, kopuru handiagoan ekoizten zirelako eta fabrikatzaileek ikertzeko eta ekonomikoki apalagoak ziren farmazietako bulegotan debekatuta zeuden medikamentuak merkaturatzeko baliabide gehiago zituztelako.
Farmaziaren mundurako ondorioa bulegoko farmazialaria eszenatoki berri honekin egokitzea izan zen; bere esfortzua gizarteari medikamentuen eskaintzarik onena bermatzera bideratu zen, farmazien planifikazioa eta antolamendua bitarteko.
Egoera berri honekiko egokitzapena ez zen izan erraza edo polemikarik gabea; industriak ontziratu zituen lehenengo medikamentuek, hau da, «berariazko sendagaiak» izendatuek informazio gutxi zekarten, 1919an «farmaziako espezialitateen» elaborazioa eta salmenta arautu ziren arte, «berariazko sendagaia» terminoa eta sendabide sekretuak debekatuz. Hala ere, egia izan arren berariazko sendagaiak 1919an debekatu egin zirela, zenbait urtetan zehar horien erabilera mantendu egin zen, modu klandestinoan.
1.940RA ARTE
Garaiko farmazialarien beste kezka iturri batzuk honakoak ziren: drogeriako langileen papera farmaziako produktuen salmentan, farmazia militarrak, medikamentuen tarifak, derrigorrezko elkargokide egoera, farmazia bulegoen mugaketa, atzerriko farmazia prestaketen ezarpena, landa-eremuko farmazia, farmazia laborategiak arautzea eta irakaskuntza planaren aldaketa.
Elkargoaren presentzia gero eta aktiboagoa izaten ari zen osasun arlo guztietan. Horrela, 1912an Carlos Urte Elkargoko Presidente Jauna Bakteriologiako Sekzioko Presidente izendatua izan zen. 1921etik 1929ra hamabost egunez behingo «Dignificación Farmacéutica»/«Duintze Farmazeutikoa» egunkari profesionala argitaratu zen, Simón de Lecea Jaunak fundatua, Eibarren editatua eta Farmazia Sindikatuen ekarpenen eta Elkargo ezberdinen eskutik sostengatua.
1929ko otsailaren 26an Elkargoak bere Ezohiko Batzorde Orokorra ospatzen du Zumarragan, jorratzeko gaia Farmazialari Titularren Araudia izanik. Harmonia eta errebindikazio giro batean, besteren artean adosten da:
Farmazia barrutien izendapena eta kontsignazioa mediku jaunek dutenekiko parekideak izatea, kirurgikoak ahaztu gabe.
Farmazialariak Osasun Agintaritzat hartzea, karnetaren jabetza emanez.
Titularra izan gabe Udal Laborategietako zuzendari kargua bete izan dutenak Farmazialari Titularren Gorputzaren barne hartzea.
Farmazialari Titularren Araudian argi eta garbi islatzea misioa eta Farmazialariak egiaztatu behar dituen azterketen helmena.
Udalerritan egiaztatzen diren analisietan behar diren laborategietako materialen ordainketa dagozkien Udaletxeen kontura izatea.
Farmazialari Titularren Araudi berritik eratortzen diren obligazioak hobeto betetzeko asmoz, Gipuzkoako Elkargoak analisi kimikoen ikastaro bat antolatuko du.
Gipuzkoan Farmaziako Akademia bat ezartzea, zeinetan lanbidearen gai zehatzak jorratu ahal izango diren. Hilean behingo buletin bat argitaratzea, Farmazialariei interesatzen zaien Legedia eta argitalpena euren lanekin hornitzen duten elkargokide eta lankide jaun/andreen erabilerarako gaurkotasun zientifikoa dakarten gaiak ezagutzera emateko.
1931an jada 38 Udal Farmazialari Ikuskatzaile zeuden 36 farmazia barrutietarako.
1934/9/28ko Lan, Osasun eta Pentsioen Ministerioko Ordenan xedatua betetzeko, onartzen da, urte horretan bertan, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko Araudia.
1936an, justu gerra zibila hasi aurretik, Elkargoak hitzaldien ziklo bat antolatu zuen Donostian, Tolosan eta Azkoitian «gasen gerra» hizpide, jendearen etorrera maila arrakastatsuarekin, une haietan espero zitekeen bezala.
Gatazka belikoaren urtetan zehar, Elkargoaren jarduera nabarmenki murrizten da eta Manuel Cabiró Presidente Jaunaren esanetan 1937ko Batzar Nagusia «behar bezalako berotasunik eta gogo bizirik gabe ospatzen da, bertaratuen kopuru eskasak frogatzen duen bezala eta horrek isolatuta eta babesgabe sentitzen den Gobernu Batzordearen berotasuna murrizten du»
Probintziako farmazialariak kezkatuta daude, agintaritzaren eskariari jarraiki Ejertzitoari neurri handi batean entregatu behar izan zitzaion kotoia eta bendak kobratu ahal izango dituzten hausnartuz.
Baina kezka hau kaskarra gertatuko da hurbiltzen ari denaren aurrean; gaixoen arretarako ezinbestekoak ziren farmaziako produktuak eta sendaketa elementuak eskasak ziren edo amaituta zeuden. Eskasia 50. hamarkada arte luzatuko da, urte hauetan zehar bai Elkargoan eta bai UFG-an buru-belarri saiatuko dira arazo hauek konpontzeko edo behintzat arintzeko; Farmaziako Batzorde Nazionalaren aurrean kudeaketak egiten dira inportazioa baimentzeko, hornikuntzak kupoen bidez antolatuz.
Kotoi salmentaren kontrola hain zorrotza izatera heldu zen ezen, behar larrienak asetzeko bere gabeziaren aurrean, Batzar Nagusia Gobernadore Zibilarengana zuzendu behar izan zen.
Beste gai garrantzitsu bat Kontzertu Ekonomikoaren ezabaketak eta Tinbrearen Lege berriaren aplikazioak elkargokideengan izango zuten eraginarena zen, zeren nahasmen handia eragin zuten, eta nola jokatu ez jakitearen ondorioz, elkargokide batzuk Salmenten Liburua eguneratzeari utzi zioten.
1939an Elkargoaren Aurrekontua 9.279 pezetakoa da eta elkargokidearen kuota berriz, hileko 5 pezetakoa.
1.940 ETA 1.980 ARTEAN
Indarrean dauden orientabide politikoengatik behartuta, ezinezkoa izango da elkargokide guztiekin Batzar Nagusiak antolatzea eta gehiengoaren araberako erabakiak hartzea. Egoera horren aurrean, batzordeko kideek osoko bilkuran euren kargu guztiei uko egiten diete, baina Kontseilu Nagusiak ez du onartzen dimisioa eta guztiei agintzen die euren postuetan betiko gogo berotasunarekin jarraitzeko.
1940 eta 1980 bitartean, oso agerikoa bihurtzen da beste horizonte profesional batzuen bilaketa, farmazialaria medikamentuen zerbitzari soila baino zerbait gehiago izatekotan.
Farmazialarien zeregina dibertsifikatzen den neurrian, egoera hau Gobernuko Batzordearen konposizioan islatuz joaten da, arlo ezberdinen ardura bere gain hartuko duten kideen taldeak osatuz: 1950ean Udal Farmazialari Ikuskatzaileak, Analistak eta Industria, 1952an Banaketa, 1965ean Optika eta Akustika, 1971ean Dermofarmazia eta Kosmetika, 1975ean Ortopedia eta Ospitaleak, 1982an Elikadura, 1985ean Farmaziako Bulegoa, 1998an Irakaskuntza eta Ikerketa, 2002an Farmazia Bulegoko Titularrak, Ondokoak, Ordezkoak eta Gobernatzaileak, Lehen Mailako Arreta, Beste Jarduera Batzuk eta Jardunik Gabeak.
Berrogeigarren hamarkadan Gaixotasunaren Derrigorrezko Asegurua eta Osasun Nazionaleko Oinarrien Legea aldarrikatzen dira, farmaziako lanbidean garrantzi handia izango dutenak. Horrela Aseguruaren errezeta eredu bat ezartzen da eta osasun zerbitzuen inguruko arauak finkatzen dira, Farmaziako Ikuskatzaileen irudia azalduz.
Asegururako farmazia asistentziaren prestazioa Farmazia Elkargoen Kontseilu Nagusiak eta Aurreikuspen Institutu Nazionalak izenpetutako Kontzertuen bidez arautuko da, zeinen bidez Farmazialariek Aseguruaren errezeta guztiak zerbitzatzeko obligazioa izango zuten, maisu formulak, Eskaerazko farmaziako espezialitateak eta Aseguruak baimendutako efektuak eta osagarriak kontuan hartuta. Kontzertuek halaber banaketa, prezioak, deskontuak eta fakturen likidazioa egiteko modua antolatzen zuten. Errezeten eta fakturen izapideak, maisu-formulen tasazioa barne, Elkargotan bideratzen ziren. Lehenengo Kontzertua 1953an izenpetu zen.
Errezeten fakturazioaz arduratu ahal izateko, Elkargoak bere plantilla eta baliabideak (batugailua, idazmakinak, etab.) hedatuz joan behar izan zuen, aholkulari juridiko baten zerbitzuak ere kontratatu behar izanik.
Antibiotikoak merkaturatu zirenetik haien gabezia etengabea da, hornikuntzarako esfortzu mota guztiak egiten dira, herrialde ezberdinetatik eginiko inportazioa dela medio, 1950ean Elkargoari dagokion penizilinaren kupoa esklusiboki UFG-ren eskutik banatuko da.
1949an elkargoaren egoitza lekualdatu egiten da “Isabel la Catolica” kaletik (gaur egun “Reyes Católicos”) zeinetan UFG-ren egoitza bat alokairuan okupatuko zuen, San Ignacio de Loyola kaleko 15. era, bere jabegoko lokal batera.
1950ean, Elkargoak Santa Gema Galgari adoptatzen du Farmaziako Gorputzaren Zaindari modura; bere ospakizuna Maiatzaren 14an egiten da, egun hori Gipuzkoako farmazietarako jai-eguna izanik. Aurrerago, lanbidearen jai-egunak aldatu egingo dira, horrela, 1972an San Cosme eta San Damián ospatzen dira, irailaren 26an, larunbata edo igande hurbilenean eta 1977an Sortzez Garbiaren egunean ospatzen da, abenduaren 8an.
Probintziak 1953an jasan zituen uholde izugarrietan, José María Ibieta elkargokide jauna hil zen eta farmazia ezberdinak kaltetuak gertatu ziren, horregatik kalteak arintzeko harpidetza bat zabaldu zen, probintziako farmazialari guztien eta Laborategien kolaborazioa eskatuz. Puerto Galiano Farmazia Industrien Laborategitik jasotako laguntzagatik Ohorezko Elkargokide izendatua izan zen Rafael Puerto Galiano Jauna.
Urte horretan bertan Elkargoko Laborategiaren Araudia onartu zen, zeinetan analisi ikastaro ezberdinak antolatuko ziren, Félix Mocoroa Jaunaren laguntza azpimarragarriarekin kontatuz.
1955ean Gipuzkoako Farmazia Buletinaren edizioa abian jartzen da, jarduera profesionalera bideratua eta elkargokideen kolaboraziorako irekia eta 1956an Donostian II. Espainiako Bromatologia Elkartearen Bilera ospatzen da; bere antolaketak Elkargoaren kolaborazioarekin kontatu zuen.
1957an Elkargoan hogeita hamar farmazialari bildu ziren, Donostian GUIFARCO Gipuzkoako Farmazia Kooperatiba eratzea adostuz, «Gipuzkoako farmazia defendatu, zerbitzatu eta babesteko», urte bete beranduago gauzatuko dena, 1958ko maiatzaren 18an, probintzia osoko 32 farmazialarien babesarekin.
Bordelen ospatzen da Farmazialari Frantsesen Kongresu Nazionala, Elkargoaren presentziarekin kontatuz, eta ondorioztatu zuten herrialde bietako farmazialarien arazoak oso antzekoak zirela eta herrialde mugakidetako kideak gonbidatuz Farmazia Kongresu Latindar bat ospatzea komenigarria izango litzatekeela.
Kontseilu Nagusiko Osoko Bilkurak 1918ko Araudia ordeztuko zuen Elkargoaren Araudia onartzen du. Elkargoan zazpi enplegatu, 162 elkargokide eta 119 farmazia zeuden.
1958an Batzordeko fakultate ordezkariekin Ikuskatzaile bat izendatzea adostu zen elkargokideen jarduerak ikertzeko, haien obligazioen betekizuna kontuan hartuta, Batzordearen aktak idatziz jasota geratzea zainduz.
1962an Heriotzaren Sorospen Araudia onartzen da, zein hiltzen diren kideen oinordekoei laguntzeko asmoz 1987ra arte indarrean mantenduko den.
- hamarkadaren hasieran oxigenoterapiaren zerbitzu bat sortzeko planteamendua egiten hasi ziren, eta bere jarduera 1966an abiatu zen, oxigeno balak banatzeko orduan Guifarco eta UFG-ren kolaborazioarekin kontatuz. Zerbitzuak bere osasun zeregina bete zuen 1977ra arte, behar hau asetzeko beste gailurik existitzen ez zen garai batean.
1965ean Elkargoaren egoitza Loiola kaletik Prim Kalea, 2 helbidera lekualdatzen da.
Elkargoak 1942an 135 elkargokide eta 101 farmazia zituen, 1950ean 156 elkargokide eta 109 farmazia, 1960an 173 elkargokide eta 138 farmazia, 1970ean 230 elkargokide eta 181 farmazia, eta 1980an berriz, 357 elkargokide eta 246 farmazia.
Hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadak farmazia kopuru handienekoak izan ziren.
Urte hauetan zehar onartzen dira Gizarte Segurantzaren Legea; 60. eta 70. hamarkada horietan lege horretatik eratorritako Farmazia Prestazioaren Kontzertuen kudeaketa izango da Elkargoaren zeregin nagusienetako bat. Kezka iturri nagusienak izan ziren R-64 eta R-77 tarte profesional mailakatuak, Batzarrak, itxialdiak, greba mehatxuak, etab. egiteko bidea eman zutenak. Neurri txikiago batean bada ere, beste kezka iturri garrantzitsu bat errezeten mekanizazioa izan zen, prozesuaren informatizazioarekin eta jasotako datuen ustiapenarekin, farmazia prestazioaren gastua gardentasunez ezagutzen da, farmazia politiken arloan aurrerapen baliagarria izanik. Garaiekiko egokitzapen hauek ez ziren erraz gauzatu, zailtasunak jasan zituzten eta Elkargoko pertsonalaren berregituratze zorrotza ekarri zuten.
Gipuzkoako farmazialari analista klinikoen sustapenak eta jarduerak, une orotan Elkargoaren babesarekin kontatuz, erabakigarritasunez bultzatu zuen 1969ko azaroan Malagan eratutako Farmazialari Analista Klinikoen Elkarte Nazionalaren (AEFA) sorrera.
Elkargoaren 75. Urteurrenaren ospakizunarekin kointzidituz, «La otra Farmacopea»/ «Beste Farmakopea» Sarirako deialdia antolatu zen, garailea izanik José María Aguirre Alcalde Jauna «Esparza de Salazar» lanarekin.
Politika trantsizio bete-betean onartutako Dekretu multzo batek, farmazia bulegoen erregulazioa, Gizarte Segurantzako Osasun Erakundetako banaketa eta erabiltzaileen ekarpena arloetan lanbidea eragiten duenak, berriz ere ziurgabetasun handia eragiten du farmazialari elkargokideen artean. Urte hauetan ere eztabaidak nagusitzen dira farmazialarien artean, sektorearekiko Autonomiak eta bertako arduradun politikoekin solasaldi bati bidea emateko beharrak izan dezakeen garrantziari buruz, bereziki osasun arlokoekin; farmazialariek ezin dute alboratu Euskadiko Autonomia Estatutuak EAEri farmazia antolamenduaren arloan eskumen esklusiboa ematen diola.
1.980TIK ORAIN ARTE
Etapa politiko berriak ere bere aztarna uzten du Gipuzkoako farmazian; farmazialariek eta Elkargoak garai berriekin egokitzeko esfortzu handia egin zuten, osasun profesionalaren, gizarteari zerbitzatzeko farmazialariaren zeregina garatu eta azpimarratzeko saiakerarekin.
- hamarkadaren hasieran, Ospitaleko Farmazietan sortutako Farmazia Klinikoaren mugimenduak, gaixoaren aldeko medikamentuaren ezagutzan, honen ezaugarrietan, jarduera mekanismotan, interakziotan, farmakozinetikan, eta abarretan oinarrituz, halaber bere isla izan zuen Gipuzkoako farmazialarien bileretan; Farmaziaren Bulegoan farmazialariaren jarduera profesionalaren aktibazioa bultzatuko dute, zeregin asistentzialagoa izatera bideratuz.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilariak Elkargoari eskatutako kolaborazioak, osasun politikaren garapenerako, bidea ematen dio Elkargoari EAEko Farmazialarien Elkargoak ordezkatzen dituen organo baten sorreraren beharra planteatzeko; ideia pixkanaka garatuz joango da 1980tik aurrera, Elkargoko Gobernu Batzordeen esfortzuarekin eta gogo biziarekin, oposizio zein erresistentzia bat edo beste gaindituz. Horrela, 1986an, EAEko hiru Farmazia Elkargorekin bildu ondoren, Euskadiko Farmazialarien Elkargoen Kontseilua sortzeko proiektua aurrera eramateko batzorde bat sortzea adosten da, Gipuzkoako Elkargoa estatutuak idazteko arduraduna izanik. 1987an Gasteizen Kontseiluaren behin-behineko estatutuak izenpetzen dira, Ezohiko Batzordearen bidez berretsiak izanik. Oraindik EAEko Elkargo Profesionalen Lege bat aldarrikatu ez denez, Kontseilua elkarteen erregistroan inskribatuko da. 1988tik aurrera Kontseiluak informazio terapeutikoa dakarren SENDAGAIAK buletina argitaratzen du.
Bestalde, Osasun Aholkularitzako organigramak kezka eta haserrea eragiten ditu Farmaziari Zuzendaritzaren kategoria ez emateagatik eta kezka hori Aholkulariari helarazten zaio. 2002. urtera arte itxaron beharko da Osasun Departamentuaren organigraman Farmazia Zuzendaritza azaltzeko.
Urte hauetan zehar azaleratzen den Elkargoaren beste kezka iturria euskerarena da; bere sustapenarekin eta normalkuntzarekin kolaboratu nahian batzorde bat eratzen da. 1986an «Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea» izendapena onartzea adosten da. 1996an Farmazilari Euskaldunen Elkartea (F.E.U.S.E.) sortu zen, hasieratik Elkargoaren babesarekin kontatu zuena. 1999an Elkargoak Bai Euskarari hitzarmena izenpetu zuen, horrela euskera normalkuntzarako konpromiso batzuk bere gain hartuz.
1980an Elkargoak 357 elkargokiderekin eta 246 farmaziarekin kontatzen du, eta 2000. urtean berriz, 735 elkargokiderekin eta 279 farmaziarekin. Azken hamarkadak dira hazkunde handienekoak elkargokideen kopuruan eta jardunean ez dauden elkargokideen kopuruan, 1899an 2, 1937an 1, 1972an 24, 1985ean 123, 1995ean 136 eta 2000. urtean 100 izanik.
1980an Enpresari Farmazialarien Gipuzkoako Elkartea (AGEOFAR) sortzen da, urte bete lehenago farmazietarako lehenengo hitzarmen kolektibo probintzialaren negoziazioa eta sinadura ahalbidetu zituen batzordearen bultzadari esker.
Urte hauetan zehar bultzada handia emango zaio Elkargoko Laborategiaren jarduerari, zein 1981ean homologatua izango zen Antidopin kontrolerako Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren eskutik.
Medikamentuen eta bestelako produktuen inguruko eskari gero eta handiagoa asetzeko, 1981ean Medikamentuaren Informazio Zentroa sortu zen, eta urte batzuk geroago, 1997an, Osasun Produktuen Informazio Zentroa eta Laborategia atxiki zitzaizkion.
Farmazia droga-mendekotasunaren aurrean
- hamarkadatik aurrera, erabateko gordintasunez azaleratzen da drogen kontsumoaren fenomenoa Gipuzkoako farmazia bulegoetan, bere fazeta ezberdinetan. Hasieran ziurtasun-gabeziaren arazoa lantzen da, 1983an lapurretak edo erasoak egin ziren 102 farmazia bulegotan eta 1986an 162tan; farmazietarako jarduera arau batzuk adostu ziren, arazoa osasun ikuspegi batetik ebazten joateko asmoz, izan ere, arazoa gehienbat osasunari dagokio, banakako osasunari zein osasun kolektibori; horrela, Gipuzkoan mendekotasuna eragiten duten medikamentu ezberdinen erabilerarako eta horien kontrolerako neurriak aztertzen dira; ikastaro bat antolatu zen farmazialariak drogaren aurrean zuen posizioa hala nola legezko eta legez kanpoko drogak identifikatzeko analisi azkarra aztertzeko. 1982an Elkargoak I. Osasun Publikoaren Farmaziaren Astea antolatu zuen, «Droga, Drogazaletasuna eta Farmakodependentzia» hizpide izanik, droga-mendekotasunaren arazoa xehetasun guztiekin lantzeko, diziplina arteko foro zabal batean, arazoaren fazeta ezberdinak aztertuz: soziala, legezkoa, farmakologikoa, terapeutikoa, etab. Urte horretan bertan Elkargoak Diputazioarekin kolaboratzen du Osasun Mentalaren Batzordea sortzeko, adostuz ematea ondorengo zerbitzuak: Drogen inguruko informazio eguneratua, tratamenduen jarraipena gorputz fluidoen eta toxikomaniekin lotutako edonolako substantziaren analisia eginez.
1983an hitzarmena adosten da Gipuzkoako Medikuen Elkargoarekin eta Osasun Administrazio Publikoekin, eremu probintzialean abian jartzeko «errezeta horia» izendatutako psikotropikoen Errezeta berezia; honen helburuak dira erabilera terapeutiko zuzena hala nola erabilera ez terapeutikoetan farmakodependentzia arriskua dakarten medikamentu batzuk ez erabiltzea, medikamentu hauek dakartzaten arriskuen inguruan sanitarioen sentsibilizazioa eta kontzientziazioa eta medikamentuen erabilera zuzena eta bere arriskuak ezagutzeko biztanleriaren osasun heziketa.
1989an izenpetu zen Osasun Departamentua eta EAEko Farmazialarien Elkargoen artean HIES-aren Prebentzio Planean kolaboratzeko Hitzarmena, «Hies-aren Aurkako Kit-a» barne; geroago hitzarmena hedatu egin zen 1992an xiringen Truke Programa eta 1995ean Preserbatiboena (poltsikoan eramateko Airbaga) barne hartuz.
1995ean izenpetu zen, halaber, Osasun Departamentua eta EAEko Farmazialarien Elkargoen artean droga-mendekotasuna zuten pertsonentzako metadona bidezko tratamenduaren Programa, eta 1998an tuberkulostatikoekin gainbegiratutako tratamendua hedatu zen.
Drogen kontsumoarekin lotutako arazoa irteera sozialak eta sanitarioak aurkituz doan neurrian, kaltetutako pazienteen prebentzio eta tratamendu baliabideen ezarpenarekin, aldi berean, farmazia bulegoetako lapurretak eta erasoak murriztuz doaz eta paziente hauek farmaziarekin duten harremana osasun terminotan berrezartzen doa.
2009ko otsailaren 18an Kolaborazio Hitzarmenaren Eranskina izenpetu zen Eusko Jaurlaritza, Farmazialarien Elkargo Ofizialak eta EAEko Farmazialari Enpresarien Elkarteak tarteko VIH/SIDA/HIES-aren eta sexu transmisioko bestelako gaixotasunen prebentziorako. Sinadura honen bitartez abian jarri zen Euskadiko farmazia komunitariotan VIH/HIES-aren detekzio goiztiarrerako test azkarren erabilera.
Beste ekintza batzuk
1985ean Medikamentuaren Legearen lehenengo zirriborroak ezagutzen direnetik, 1990an onartzen den arte, Elkargoak arreta handia eskainiko die, «Medikamentuen Legearen testuari eginiko Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren Proposamena» txostenean islatuz. Erreakzio bizia eragin zuen beste gai bat 1995eko tarte profesionalaren murrizketarena izan zen zeinetan, beste ekintzen artean, oihartzun handia lortuko zuen ontzian agertzen zen P.V.P./P.S.P.-aren aplikazioak, prezio berria kalkulatzeko konbertsio taulak erabiltzeari uko eginez eta bideratzeko onartua izan zen Estatuaren eta Insalud-en aurkako interdiktu eske bat aurkeztuz.
Baina farmazia sektorea eragiten duen ekintza legegilea ez da mugatzen aipatu berri ditugun hauetara; 1983an Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua sortu zen zeinek 1987an Insalud-en transferentzia jasoko duen eta hurrengo urtean Erkidego osoan Osasun Laguntza Orokortzeko Dekretua azaltzen da, udal ongintza sistemak desagertuz, Osasun zerbitzu publikoak batzen dira Euskal Osasun Zerbitzuan eta banakako eskubide modura berdintasun baldintzetan biztanleria osoari ematen zaion osasun laguntza zabaldu egiten da. 1986an Osasun lege Orokorra onartzen da, 1994an Euskadiko Farmazia Antolamenduaren Legea, 1997an Euskadiko Osasun Antolamenduaren Legea eta Euskadiko lanbide tituludunen eta elkargo zein aholku profesionalen jardunerako Legea.
Horietatik eratorritako jarduera legegile eta garapen arau hauek guztiek Elkargoari behartzen diote lan erritmo oso bizia mantentzera, bere iradokizunak emateko eta farmazialarien interesak defendatzeko.
1988an Gasteizen U.P.V.-E.H.U.-ko Farmazia Fakultatea sortzen da, zeinekin Elkargoak izenpetzen duen, 1993an, ikasleek Gipuzkoako farmazietan betetzen dituzten praktikak egiteko hitzarmen bat.
1994an, Osakidetzak farmazialariak eransten ditu lehen mailako arretako bere taldetan eta 1996an lehen mailako arretako Osasun Eskualdeko Farmazia Batzordeak sortzen dira, zeinetan Eskualdeko farmazia komunitarioak ordezkatzeko farmazialari batek parte hartuko duen.
1994an Euskadiko Analisi Klinikoen Laborategien Elkartea (ALACE) sortzen da eta 1997an berriz, Farmazia Bulegorik Gabeko Gipuzkoako Farmazialarien Elkartea.
1999an ospatutako Ezohiko Batzordean Elkargoaren Estatutu berriak eta Euskadiko Farmazialarien Elkargokoetako Kontseilu Nagusikoak onartzen dira. Elkargoarenak E.H.A.A.-an argitaratu ziren, 2001eko apirilaren 27ko Ordenan bitartez.
1999an Gipuzkoako Antibiotikoen Zentzuzko Erabileraren Programa abian jartzen da, inplikatutako agente, kontsumitzaile, mediku, odontoestomatologo eta farmazialari guztien partaidetzarekin. 10 urte iraungo zituen programa honek ekarpen izugarria egin zion gizartearen eta lanbidearen aldaketa kulturalari, errezetarik gabeko antibiotikoen eskaria eta farmazialariak haiek banatzekotan errezeta aurkezteko exigentziaren gizarte onarpena kontuan hartuta.
Elkargoa 1988an eratu izan arren, bere I. Mendeurrena 1999an ospatu zen, azken finean haren erregistroari zegokion 1899ko apirilaren 28ko lehenengo inskripzioa ospatuz. Elkargoaren I. mendeurrenaren ospakizunak ekintza azpimarragarri modura I. Farmazia Arretaren Kongresu Nazionala dakarkigu, Donostiako Kursaal Jauregi estreinatu berrian, zeinetan mila batzarkide baino gehiagoren eta Farmazia Arretan inplikatutako sektore guztien partaidetzarekin kontatuko zen, Farmazia Asistentzialaren orainaldiaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko.
Horrela Gipuzkoako farmazian lanbidearen jarduera ulertzeko kontzeptu berri bat indarrez sartzen da. Farmazia Arretak farmazialariaren aldetik ardura handiagoa inplikatzen du pazienteen helburu terapeutikoetan eta ondorioz, bere bizi-kalitatearen hobekuntzan.
- urtean, farmaziako gastu publikoa eusteko eta medikamentuak zentzuz erabiltzeko larrialdiko neurrien 5/2000 Lege-Errege Dekretuak larriki kaltetuak sentitzen diren eta xedapen horren aurka banakako baliabideak erabiliko dituzten farmazialarien mobilizazioa eragingo du.
Urte honetan bertan azaleratzen den beste egoera gatazkatsu bat farmaziako espezialitate batzuen hornidura ezarena da, zenbait enpresa fabrikatzaileek erabilitako politikagatik, esportazio paraleloen aitzakiarekin, eskariak bere osotasunean asetzen ez dituztelako.
- urtean, Elkargoak lokal bat hartzen du San Martin kalean bere instalazioak hedatzeko. Bestalde, Esparru Akordioa izenpetzen da Osasun Departamentua eta EAEko Farmazialarien Elkargoen artean, medikamentuaren erabilera egokia sustatzeko. Martxan jartzen da Ontziak Kudeatu eta Jasotzeko Sistema Integratua Farmazia Bulegoetan.
Bere Urteurrenaren ospakizuna zela eta, Elkargoak U.F.G.-ren eskutik Bereizkuntzaren saria jaso zuen, oro har Farmazien Banaketarekin eta bereziki Batasunarekin zuen kolaborazioa eskertzeko.
Presidenteen zerrenda
- 1898 – 1903 Ramón Usabiaga Lejarza Jauna
- 1903 – 1908 Alberto Matilla Cuellar Jauna
- 1908 – 1912 Manuel Tornero Herrero Jauna
- 1912 – 1915 Carlos Urte Ibarrolaburu Jauna
- 1915 – 1919 Manuel Vidaur Baraibar Jauna
- 1919 – 1921 José Miguel Zatarain Goya Jauna
- 1921 – 1922 Juan Zabala Lumbier Jauna
- 1922 – 1922 Sotero Rivera Pérez Jauna
- 1923 – 1926 José Ramón Tellería Isasti Jauna
- 1926 – 1929 Ramón Jaurrieta Abaurre Jauna
- 1929 – 1931 Melchor Balda Galarraga Jauna
- 1931 – 1933 Luis Azcárraga Urmereta Jauna
- 1933 – 1935 Angel Calles Cerrudo Jauna
- 1935 – 1941 Manuel Cabiró Amiell Jauna
- 1941 – 1944 Casto Matilla Marín Jauna
- 1944 – 1952 Miguel Gil Linares Jauna
- 1952 – 1956 Bonifacio Olarreaga Zabaleta Jauna
- 1956 – 1959 Alejandro Usabiaga Michelena Jauna
- 1959 – 1962 Pedro Goenaga Imaz Jauna
- 1962 – 1968 Manuel De Castro Pérez Jauna
- 1968 – 1968 Ignacio Lasa Ayestarán Jauna
- 1968 – 1969 Miguel Azpilicueta Viguera Jauna
- 1969 – 1970 Federico León Santanach Jauna
- 1970 – 1975 Raúl Fernández Garrido Jauna
- 1975 – 1978 César Benito Iradier Jauna
- 1978 – 1982 Ignacio Lasa Ayestarán Jauna
- 1982 – 1985 Javier Vidaur Otegui Jauna
- 1985 – 1986 José Fiol Belart Jauna
- 1986 – 1988 Xabier De Miguel Jiménez Jauna
- 1988 – 1994 Petra Aguirre Aramburu Andrea
- 1994 – 1997 Miguel Azpilicueta Aguilar Jauna
- 1997 – 2000 Miguel Angel Gastelurrutia Garralda Jauna
- 2000 – 2006 Mª Asunción Azpeitia Ortiz de Arri Andrea
- 2006 – 2010 Francisco de Asís Echeveste Elósegui Jauna
- 2010 – 2014 Angel Garay Garay Jauna
- 2014 – 2018 Angel Garay Garay Jauna
- 2018 – Miguel Angel Gastelurrutia Garralda Jauna
Elkargoaren bereizkuntzak
Elkargoaren Bereizkuntza 1997an Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordearen eskutik sortutako sari bat da, farmazia zientzietan edo Farmaziaren edozein arlotan nabarmendu diren pertsona, erakunde edo instituzio haiei ematen zaiena.
MIGUEL AZPILICUETA AGUILAR
1997ko abenduaren 13an Paz Esnal Carballo Andreari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio, 1994-1997 urtetan zehar Elkargoko Presidente bezala lanbidearen alde erakutsitako bere dedikazioa eta lana saritzeko. (1997ko urriaren 15eko Gobernu Batzordea).
PAZ ESNAL CARBALLO
1997ko abenduaren 13an Paz Esnal Carballo Andreari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio, 1978 – 1981, 1982 – 1984, 1986 – 1988 eta 1994 – 1997 urtetan zehar Elkargoko Idazkari bezala lanbidearen alde erakutsitako bere dedikazioa eta lana saritzeko. (1997ko abenduaren 3ko Gobernu Batzordea).
JAVIER SÁENZ DE BURUAGA RENOBALES
1998ko abenduaren 12an Javier Sáenz de Buruaga Renobales Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio, 1990 – 1998 urtetan zehar Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuorde bezala erakutsitako bere dedikazioa saritzeko.
LINDA STRAND
1999ko urriaren 30ean Linda Strand Andreari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Farmazia Arretaren definizioari eta ondorengo filosofia eta praktikaren garapenari eginiko bere ekarpena saritzeko.
CHARLES HEPLER
1999ko urriaren 30ean Charles Hepler Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Farmazia Arretaren definizioari eta ondorengo filosofiaren eta praktikaren garapenari eginiko bere ekarpena saritzeko.
FOPPE VAN MIL
1999ko urriaren 30ean Foppe Van Mil Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio ondoren Farmazia Bulegotan ezartzera bideratutako Europako Farmazia Arretan eginiko bere ikerketa lana saritzeko.
MARÍA JOSÉ FAUS DADER
1999ko urriaren 30ean María José Faus Dáder Andreari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Farmazia Arretako proiektura bideratutako bere sustapen, prestakuntza, ikerketa eta ezarpen jarduerak hala nola COFG-ren prestakuntza ikastaroak eta «AF-ren I. Kongresu Nazionala» antolatzeko bere partaidetza eta babesa saritzeko.
GIPUZKOAKO FARMAZIALARIEN BATASUNA
2001eko abenduaren 15ean Gipuzkoako Farmazialarien Batasunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio farmazia banaketa profesionala abian jartzeko eta COFG-rekin batera kolaborazioa mantenduz ehun urteko ibilbide etengabean zehar eginiko bere ekarpena saritzeko.
MIGUEL ANGEL GASTELURRUTIA GARRALDA
2001eko abenduaren 15ean Miguel Angel Gastelurrutia Garralda Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Farmazia Arreta barreiatzeko eta ezartzeko eginiko bere ekarpena eta bereziki 1999an «I. Farmazia Arretaren Kongresu Nazionala» antolatu izana saritzeko.
IGNACIO LASA AYESTARAN
2001eko abenduaren 15ean Ignacio Lasa Ayestaran Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Gipuzkoako farmazia lanbidearen berrikuntzan eginiko bere ekarpena eta bereziki 1981ean Medikamenturen Informazio Zentroa sortu izana saritzeko.
FLOR ALVAREZ DE TOLEDO
2004ko abenduaren 11n Flor Alvarez de Toledo Andreari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio farmazia komunitariotik pazienteari farmazia asistentzia emateko bere ekarpena, zentzu askotan berritzailea, hobekuntza eta aurrerapena saritzeko.
FERNANDO GUTIÉRREZ GUZMÁN
2005eko azaroaren 26an Fernando Gutiérrez Guzmán jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Osasun Aurreikuspen Nazionaleko profesionalen arteko batasunari eginiko bere ekarpena eta errezeta odontologiko pribatuaren edizioa eta ezarpena saritzeko.
GIPUZKOAKO MEDIKUEN ELKARGO OFIZIALA
2005eko azaroaren 26an Gipuzkoako Medikuen Elkargo Ofizialari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio osasun sistema pribatuaren eremuan osasun errezetaren edizioa eta ezarpena hala nola osasun profesionalen artean elkar ulertzeko eginiko ekarpena saritzeko.
FEDERICO MAYOR ZARAGOZA
2009ko maiatzaren 11n Federico Mayor Zaragoza Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio farmazia zientzien irakaskuntzaren eremuan betetako ezohiko bere jarduera saritzeko, jarraian hezkuntza, kultura, ikerketa, irakaskuntza, zuzendaritza eta elkartasun intelektual zein moralera hedatuz, funtsean mundu osoan zehar bakea, tolerantzia, giza eskubideak eta elkarbizitza baketsua sustatzeko ekarpena eginez.
GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ
2009ko azaroaren 28an Gonzalo Trincado Ibáñez Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio 1.999 – 2009 urte tartean Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzako bere zeregina, solaserako bere jarrera, farmazia komunitarioan zerbitzuen pixkanakako ezarpena eta bereziki Euskadiko udalerritako etxez etxeko zerbitzutan artatutako pertsonen medikazioaren erabilera hobetzeko bere ekarpena saritzeko.
ENRIQUE ORDIERES SAGARMINAGA
2011ko azaroaren 26an Enrique Ordieres Sagarminaga Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Elkargoaren Farmazia Antolakuntzaren eta CINFA farmazia laborategiko kargu ezberdinen aurrean betetako zeregina saritzeko; lanbidearen garapena eta aurrerapena sustatzen du ekimen berritzaile ezberdinetan emandako babesagatik. Azpimarragarria da bere babesa ondorengo jardueretan: Farmazia Arretarako Plan Estrategikoa eta Farmazia Arretaren Foroa Farmazia Komunitarioan.
FCO. DE ASÍS ECHEVESTE ELOSEGUI
2011ko azaroaren 26an Fco. de Asís Echeveste Elosegui Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio farmazia Antolakuntza Kolegialaren kargu ezberdinetan, Farmazia Banaketan, Gipuzkoako Osasun Profesionalen Batasunean, Donostiako Udaletxeko Gizarte Kontseiluaren Batzordean eta Osoko Bilkuran betetako bere zeregina saritzeko, lanbidearen garapena eta aurrerapena sustatzeagatik, bereziki etxez etxeko laguntza zerbitzuetan artatutako pertsonen medikazioaren erabileran eta VIH/SIDA/Hies-aren Prebentzioan hala nola bestelako sexu transmisioko gaixotasunetan Hobekuntza programak sortu eta abian jartzeagatik.
S.I. (CHARLIE) BENRIMOJ
2013ko irailaren 14an S.I. (Charlie) Benrimoj Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio nazioarteko proiekzioa duen irakaskuntza eta ikerketa arloetako bere zeregina saritzeko, farmazia zerbitzuen garapen, ebaluaketa eta ezarpenean, garrantzitsuak izanik bai farmazia lanbidearen etorkizunerako eta bai farmazia bulegoko osasun zerbitzu komunitariotarako.
RICARDO SEGUROLA GONZALEZ DE LA MADRERA
2013ko irailaren 14an Ricardo Segurolari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoko ikuskari deontologiko bezala 38 urtetan zehar betetako jarduera saritzeko, bere balioa eta garrantzia azpimarratzea erraztu duen farmazia lanbidearen deontologian ikuspegi humanistiko bat bultzatuz.
CARMEN PEÑA LÓPEZ
2014ko urriaren 4an Carmen Peña López Andreari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio farmazia klinikoago eta asistentzialago bati babes erabakigarri bat erakutsi duen elkargoaren farmazia antolakuntzaren aurrean betetako jarduera saritzeko, bereziki maila nazionaleko eta internazionaleko farmazia lanbidearen berrikuntzan eta proiekzio estrategikoan ekarpena eginez.
DANIEL ZULAIKA ARISTI
2016ko irailaren 24an Daniel Zulaika Aristi Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Euskadiko Hies-aren aurkako Borrokarako Planaren aurrean osasun administrazioan betetako zeregina eta farmazialariei osasun agente bezala emandako bere babes irmo eta baldintza gabea saritzeko, izenpetutako kolaborazio hitzarmen ezberdinen bidez gure lanbidearen garapena eta aurrerapena bultzatuz; horiei esker Hies-aren aurkako Kit-ak, xiringen truke programa eta farmazia komunitariotan garatzen diren HIES-aren aurkako baheketa test azkarretan oinarritutako programa bezalako HIES-aren prebentziorako programak sortu dira.
ANGEL GARAY GARAY
2018ko uztailaren 10ean Angel Garay Garay Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Gipuzkoako Farmazialarien Elkargotik farmazialarien kolektiboaren alde betetako bere jarduera luze eta aparta saritzeko; bertan garatu da bere lanbide ibilbidea, lehenik eta behin Idazkari Tekniko modura Presidente bezala amaitzeko; farmazia ereduaren eta farmazialariaren alde, gizarterako beharrezko osasun agente bezala, erabakigarritasunez eginiko defentsagatik; gizarte arloarekiko bere sentsibilitateagatik eta bere hurbiltasun gizatiar eta pertsonalagatik.
BELEN LARRAÑAGA ARREGUI
2019ko martxoaren 13an Belen Larrañaga Arregui Andreari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio, Gipuzkoako COF-en CIM-eko zuzendaritzatik farmazialarien lanbide jardueran praktika klinikoaren etengabeko sustapenerako eta hobekuntzarako bere proaktibitatea eta dedikazioa saritzeko, betiere farmazialarien zalantzak ebazteko ahalegina eginez eta prestakuntza jardueren eta eztabaiden antolakuntzarekin etorkizunari aurrea hartzen saiatuz, bere lankideekin kolaboratuz eta identitate profesionalari buruzko gogoeta sustatuz.
FERNANDO MARTINEZ MARTINEZ
2019ko apirilaren 9an Fernando Martinez Martinez Jaunari Elkargoaren bereizkuntza ematen zaio Farmazia Asistentzialarekin eta Farmazia Sozialarekin hartutako konpromisoa saritzeko, gehienbat diziplina hauen irakaskuntzatik eta ikerketatik. Lanbide eremu ezberdinetan izandako inplikazioagatik, esaterako bere Farmazialarien Elkargoan zeinetan Irakaskuntza eta Ikerketa Kidea izan den eta izaten jarraitzen duen, Unibertsitatean, zeinetan Farmazia Fakultateko Dekanoa izan den eta Granadako Unibertsitateko Farmazia Arretako Ikerketa Taldeko zuzendaria den, Farmazia Komunitarioko Farmazia Arretaren Foroan; bertan urteak daramatza parte hartzen eta zuzendu du, beste jardueren artean, Unibertsitateen Batzordea. Amaitzeko, erabakigarria izan da Farmazia Asistentzial, Sozial eta Legalaren Sekzio baten sorreran, zein Espainiako gainerako Farmazia Fakultatetarako eredugarria den.
Elkargoaren aintzatespenak
ANGELA LOIDI BIZCARRONDO
2016ko ekainaren 8an Angela Loidi Bizcarrondo Andreari aintzatespena ematen zaio farmazialari komunitario bezala lanbideari eskainitako bere dedikazio luze eta emankorragatik.
ALMUDENA ESTEBERENA MERINO
2016ko ekainaren 8an Almudena Esteberena Merino Andreari aintzatespena ematen zaio arlo soziosanitarioan farmazia laguntzaren garapenean farmazialari lanbidearekin izandako kolaborazioa saritzeko; horren lagin adierazgarriak dira Farmazia Lagunkoia-Farmacia Amigable Programa eta Etxez Etxeko Udal Laguntzarako Zerbitzuek artatutako pertsonen medikazioaren erabilera hobetzeko Programa.
EVA SALABERRIA ARTANO
2016ko ekainaren 8an Eva Salaberria Artano Andreari aintzatespena ematen zaio arlo soziosanitarioan farmazia lanbidearekin izandako bere kolaborazioa saritzeko; horren lagin adierazgarriak dira Farmazia Lagunkoia-Farmacia Amigable Programa eta Etxez Etxeko Udal Laguntzarako Zerbitzuek artatutako pertsonen medikazioaren erabilera hobetzeko Programa.
FRANCISCO DE ASIS ECHEVESTE ELOSEGUI
2018ko uztailaren 10ean Francisco de Asís Echeveste Elosegui Jaunari aintzatespena ematen zaio negoziatzeko bere gaitasuna eta lanbidearen eboluzioaren aldeko bere konbikzioa hala nola farmazia kolektiborako arrakasta mota guztiak lortzen jarraitzea saritzeko, azken urtetako handizkako Banaketan jarduteagatik, hain zuzen Gipuzkoako Farmazia Banaketan, Gipuzkoako bi biltegi fusionatzearen ondorioz.
RAUL FERNANDEZ GARRIDO
2019ko apirilaren 9an Raúl Fernandez Garrido Jaunari aintzatespena ematen zaio farmazia eremuan hala nola bere fazeta literarioan izandako lanbide ibilbidea, eta Farmazia Bulegoko titular bezala, eta bereziki bertako Presidente bezala betetako zeregina saritzeko.