Kontseilu Nagusiaren aurrean Ortopedia lantzen duten Farmazialari guztiak ordezkatzea eta beste probintzia batzuetako kideekin harremana mantentzea, komunitate ezberdinetako arazoak eta desadostasunak partekatuz.
Farmazialari-ortopeda elkargokideak informatzea egungo araudien eta katalogoen aldaketen inguruan, osasun arauen konplimendua zorroztasunez betetzeko. Katalogo berri honen egokitzapenean presente egonez.
Ikastaro eta Jardunaldi teknikoak sustatu eta ezagutzera eman, farmazialari-ortopeden maila profesionala hobetzeko.
Euskadiko Kontseiluaren hiru kide-taldeak batera landu, araudi berdina (fabrikaziokoa) lortzeko bai Ortopeda independenteentzat eta bai Farmazia Bulegotako Ortopedia sekziotarako, horrela beste autonomiekin parekatu ahal izateko.