Zerbitzu profesionalak

Euskadi Lagunkoia

EUSKADI LAGUNKOIA – FARMAZIA LAGUNKOIA

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak sustatutako eta Matia Fundazioak abian jarritako ekimen bat da, zeinen helburua Euskadiko udalerrietako auzo eta inguruneen hobekuntzarako adinekoen eta orohar biztanleriaren partaidetza sustatzea den, zahartuz goazen heinean geure bizitza eraikitzen jarraitu ahal izateko.

Adinekoak kontuan hartzen dituzten esparru fisikoek pertsona guztientzako independentzia eta mendekotasuna arteko bereizketa egin dezakete, baina garrantzi berezia dute zahartzen ari direnentzat. (OMS, 2002: Zahartze aktiboa: esparru politiko bat).

OMS-ek sustatutako «Age-friendly Environments Programme» ekimenean oinarritzen da.
Bizitza aktibo eta autonomoaren luzapena, neurri handi batean, hirigintza diseinuaren, etxe inguruetako segurtasunaren eta egokitzapenaren eraginpean daude. Proiektu hau Zahartze Aktiboaren paradigmaren arabera garatzen da. Adinekoekin lagunkoia den ingurune batek bere egiturak eta zerbitzuak berrantolatzen ditu eskuragarriak izateko eta gizabanakoen behar eta gaitasun ezberdinekin egokitzeko, haien partaidetza sustatuz.

Euskadi Lagunkoia, Euskadiko Farmazialarien Kontseiluaren kolaborazioarekin, Farmazia Lagunkoia programa diseinatzen ari da.
Programa hau farmazien lagunkoitasuna sustatzera eta barreiatzera bideratuta dago, izan ere, bere zeregin nagusia adinekoen eta oro har biztanleriaren autonomia eta bizi-kalitatea mantentzean datza.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailetik abian jarritako “Euskadi Lagunkoia” programatik, (2020) ekainaren 22tik 26ra ospatuko den Farmazia Lagunkoien Astea antolatu da.

Kanpaina honen helburua farmaziak zahartzen ari den gizarte bateko agente komunitario modura bistaratzea eta baloratzea da, izan ere, farmazien zeregina funtsezkoa da pertsona guztien eta bereziki adineko pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea mantentzeko, garai hauetan egiaztatu den bezala, COVID-19tik eratorritako osasun krisiak eragindako alarma egoeran emandako ezinbesteko babesaren eskutik.

Registration

Forgotten Password?

 

Premiazko sendagaien eskaera aktiboak daude

Zerrenda ikusi